Turismo ereduaren kontra mila lagunetik gora bildu dira Ernaik deituta Donostian

  • 17:30ean abiatu da "zuen turismoa gazteon miseria" lelopean Ernaik Donostian deitutako manifestazio jendetsua. Azken asteetan polemika handia izan da gaiarekin eta hedabide ugari gerturatu dira. "Kalitatezko turismoaren aurrean, kalitatezko bizitzak" eskatu dituzte.


2017ko abuztuaren 18an - 11:08
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gutxitan sortzen du gazte mugimenduak deitutako kanpaina batek oraingoan bezain beste arreta. Arran eta Ernai gazte antolakundeek turismo masifikatuaren eta hiri ereduaren eztabaida mahia gainean jartzeko kanpaina arrakastatsua izan dela esan dute: “Agintariak urduri jarri dira, beren urrezko arrautzen ukitu dugulako”.

Bulebarrean hasi eta Zuloaga plazan amaitu da mobilizazioa, eta bertako hitzartzean eztabaida zabaltzearen beharra azpimarratu dute, kriminalizazioa salatzearekin batera. “Haurrak izango bagina bezala tratatu gaituzte, eztabaidari heldu nahi ez izateko. Baina eztabaida kalean dago, aldaketa guztiak hasten diren lekuan”.

Eztabaida turismo ereduaz harago doala aldarrikatu dute: “Ez da turismoa, kapitalismoa da. Hiri eredu neoliberala da eztabaidatu behar dena eta bere baitan etxebizitza, espazio publikoaren kudeaketa eta lan eskubideak”.

Bizitza erdigunean jarriko duen hiri ereduaren aldeko lana txalotu dute Ernaiko kideek eta bereziki haiek baina lehen turistifikazioaren arazoa landu duten Auzo Elkarte, Jai Batzorde eta gazte taldeen lana.

Ekimena egin dute Gasco eta Goiaren irudiak apurtuz eta mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute.

 

Sorturen ordezkaritza batek parte hartu du mobilizazioan eta kaleratu duten oharrean Ernairen kontrako intoxikazio mediatikoa salatu dute, eztabaida desitxuratu eta protesta kriminalizatzeko helburua besterik ez duelakoan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

2025eko ekainaren 4
Gora beti

2025eko maiatzaren 26
Nazkatuta

2025eko apirilaren 9
Bikote perfektua

Eguneraketa berriak daude