Tupinambá herriaren deia nazioarteari

  • Jair Bolsonarok herri indigenen kontra hasitako erasoaldiaren erdian, Brasilgo ekialdeko itsaldean dagoen Olivençako Tupinamba nazioko herritarrek erresistentziarako deia egin dute, gobernu federala beste behin trabak jartzen ari delako euren lurrak aitortzeko prozesuari. Segidan manifestu osoa.


2020ko otsailaren 06an - 17:48
Serra do Padeiroko Tupinambak haien ohiturak gorde dituzte (arg: 'Tupinambra lurraren itzulera' dokumentaletik hartua)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Guk, Serra do Padeiroko Tupinambák, gobernu federalak gure herriaren aurka egindako azken eraso larria salatzen dugu. 2019ko abenduaren 30eko ofizio batean, urteko azken-aurreko egunean, Sérgio Moro Justizia ministroak Olivençatik FUNAIra [herri indiginen politikak bideratzen dituen fundazioa] itzuli zuen Tupinambá lurralde indigenaren mugaketa-prozesua.

Gurea ez zen lurralde bakarra izan Sergio Mororen ekintzak eraso egindakoa: beste 17 lurralde indigenetako prozesuak ere itzuli zituzten, herrialdeko hainbat eskualdetako ahaideak hunkituz eta Bolsonaroren gobernuaren arrazakeria eta herri indigenen etsaiekiko bere konpromisoa berretsiz.

Ofizioak dio Justizia Ministerioko aholkularitza juridikoak iradoki zuela itzulketa, "aldi baterako esparruaren" tesia betearazteko eta gure eskubideak betetzea galarazteko. Baina ministroak badaki "aldi baterako esparruak" ezin duela eraginik izan Olivençako Tupinamba Lur Indigenan.

Beharbada, Sergio Morori gogorarazi behar zaio zortzi urte lehenago Justizia Ministerioko aholkularitzak aldeko iritzia eman zuela ministroak adierazpen-agiria sinatu zezan mugaketa-prozesua behingoz ixteko eta bost mendez bortxaturik egon den lurrak izateko gure eskubidea azkenik bermatzeko.

Prozesua itzultzeak, aurreko saiakerak errepikatzen ditu zentzu berean. 2014an, Justizia Ministerioak prozesua FUNAIri itzuli zion, "aldi baterako esparruan" oinarrituta zalantzan jarriz lurren mugaketa identifikatzeko kontakizunak. Ordukoan, bai FUNAIk bai Justizia Ministerioko aholkularitza juridikoak prozesua erregularra zela ondorioztatu zuten, eta aurrera jarraitu beharko lukeela. Horren ostean, prozesua FUNAIra itzuli zuten berriro, eta hark 2018an berretsi zuen bere erregulartasuna.

Gure prozesua itzultzean, Sérgio Morok herrialdearen eskubide konstituzionalak urratzen ditu. Epaile ohi gisa, Justizia ministro gisa, 2016an izan genuen garaipena minatu nahi du. Justizia Auzitegi Nagusiak aho batez erabaki zuen gobernuak gure lurraren mugaketarekin jarraitzea. Sergio Morok egin behar lukeenaren kontrakoa egin du: ez baita beharrezkoa prozesua itzultzea, gure lurraldearen aitortza argitaratzea baizik. Gure lurra behin eta berriz izan da okupatua, eta gobernua lanean ari da inbaditzaileak barruan edukitzeko.

Dei bat egiten diogu nazioarteari adi egon dadin, Errepublikako presidenteak, hautaketatik bertatik, argi utzi baitzuen ez zituela herri indigenen eskubide konstituzionalak beteko, ezta ingurumen eskubideak ere.

Dei bat egiten diogu nazioarteari adi egon dadin, Errepublikako presidenteak, hautaketatik bertatik, argi utzi baitzuen ez zituela herri indigenen eskubide konstituzionalak beteko, ezta ingurumen eskubideak ere. Akaso hautatua izan zen legeak hausteko? Bere ministroak izendatu zituen gure herriko legeak urratzeko? Gu diskriminatzeko? Konstituzioak ez du onartzen haiek horrela jokatzea. Edo Konstituzioak ez al du gehiago balio?

Herenegun, Tupinambá herriko kazikeak Brasilgo gizarteari eta nazioko eta nazioarteko agintariei zuzendu zitzaizkien, Sérgio Mororen jarrera salatuz gutun batean. Gutunak argi uzten du –eta ondo gorde ditzake hitz hauek– deagerrarazi nahi duen nazioa herrialdeko zaharrena dela, eta existitzen jarraituko dugula.

Eraso honek ez dio soilik Tupinambári eragiten, baita 17 lurralde indigena bortxatuen ahaideei eta Brasilgo herri guztiei ere.  Hala, Serra do Padeiro herrixka beste behin altxa da.

Gutun hau idatzi genuen gure enbor zaharretako bat erori zen egunean. Gaur goizaldean, gure adineko emakumeetako bat, hasieratik borrokan ari zena, erresistentzia handia ekarriko duen retomada honetan bere bilobak eta birbilobak ahalik eta arreta handienarekin hazten zituena, non bere familiaren sustraiak dauden tokian hil da. Haren oroimenez, gure arbaso guztien oroimenez, hil dituzten gure senideen oroimenez, eta lur hauen benetako jabe diren sorgindu edo encantadoen erabakiz, ez dugu zentimetro bat ere atzera egingo. Gu kanporatu nahi gaituztenek, funtsean, badakite: ez gaituzte inora mugituko, eutsi egingo diogu. Beti bezala".

 

Rosemiro Ferreira da Silva, Serra de Padeiroko Tupinamben komunitate erlijosoa ordezkatuz

Rosivaldo Ferreira da Silva, Serra de Padeiroko Tupinamben erakunde politikoa ordezkatuz


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2024-12-10 | ARGIA
Lula da Silva ZIUn dago, buru-ebakuntza bat egin ostean

Brasilgo presidentea "egonkor" dagoela esan du gobernuak. Erorikoa izan zuen etxean, eta hemorragia izan garunean.


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20-ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


Teknologia
Botere guztia

Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]


Abortua homizidio bilakatu nahi duen lege proiektuaren aurka kalera atera dira Brasilen

Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]


Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Europan debekaturiko pestizidak erabiltzen dituzte Brasilen Coca-Cola eta Nestlé multinazionalek

Reporter Brasil eta Lighthouse Reports eragileek egindako ikerketak eman du eskandaluaren berri. Pestizida horien eraginez hainbat eritasun, intoxikazio eta min pairatzen dituzte Sao Pauloko herritarrek.


Eguneraketa berriak daude