Trebiñuk Arabarekin bat egiteko tramiteak hasiko ditu

  • Trebiñuko alkate Ignacio Portillak jakinarazi duenez, Burgosetik banandu eta Arabarekin bat egiteko tramiteak hasiko dituzte. Gaztela Leongo erkidegoko Estatutuak dioenaren arabera abiaraziko dute prozedura, kazetariei azaldu dien moduan.


2013ko urtarrilaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Trebiñuarrek maiz eskatu dute Arabarekin bat egiten uzteko. (Argazkia: zortzigarrena.blogspot.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Talde independente bateko kidea da Portilla. Pasa den abenduan izendatu zuten alkate, Inmaculada Ranedo PPko alkatearen aurkako zentsura mozio baten ostean. Bi hautesle talde independenteetako lau zinegotziek eta Bilduko ordezkariak babestu zuten zentsura mozioa, eta EAJ abstenitu egin zen.

Portillaren hitzetan, “arrazoi praktikoek” bultzatu dute Udala prozesua hastera. Azaldu du ikasleen %20 soilik joaten dela herriko ikastetxe publikora, gainerakoek euskal hezkuntza-sistema nahiago dutelako. Gainera, osasun zerbitzu gehienak EAEn jasotzen dituzte trebiñuarrek.

Cesar Rico Burgoseko Diputazioko presidenteak esan duenez, Trebiñu Burgoseko parte dela diote Gaztela Leongo estatutuak eta Auzitegi Konstituzionalak.

Estatutuaren hirugarren xedapen iragankorrak, ordea, aukera ematen du “banaketa-prozedurak abiatzeko”, baldintza batzuren pean betiere. Baldintza horietako batek dio udal ordezkarien bi herenek babestu beharko luketela aukera hori. Gaur egun bi hautesle zerrenda independenteek bina ordezkari dituzte Trebiñuko Udalean, Bilduk eta EAJk bana, eta PPk hiru. Bederatzi zinegotzietatik seik babestu beharko lukete, beraz. Lehen urrats bezala, Udalaren asmoa da bi hilabetean akordio bat sinatu eta Gaztela Leongo eta EAEko administrazioei helaraztea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Trebiñuko konderria
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!