Iratxe Sorzabal euskal presoaren auzia kontu berria edo ezezaguna da orainokoan, hala adierazi du Giza Eskubideen aldeko Ligak (Ligue des droits de l'homme). Bake Bideak ere sendo salatu du Paisko Dei Auzitegiak onartu izana.
Parisko Dei Auzitegiak onartu du Espainiako Auzitegi Nazionalak euroagindu eskaera, hirugarrenez eskatu ostean. Presoaren defentsa abokatu Xantiana Cachenautek erran duenez, Sorzabal Guardia Zibilak 2001ean atxilotua torturapean egindako adierazpenetan oinarritzen da Auzitegi Nazionala.
Iratxe Sorzabal 2015ean atxilotua izan zen. Espainiako auzitegiek presoari egotzitako salaketak –ETAk 1995ean Alacanten (Herrialde Katalanak) egindako atentatua– frogatzeko prozedura martxan jartzeko eskatu zion Cachenaut abokatuak Frantziako instrukzio epaileari.
Kari hartara, Istanbulgo protokoloa deitu prozedura ireki zioten presoari, eta azterketa medikoa egin zioten Fresnesko presondegian: “Sendagilearen iritziz, Sorzabalen tortura salaketak sinesgarritasun osoa du; estres post-traumatikoa diagnostikatu zion”, erran du Xantiana Cachenaut abokatuak.
Abokatuaren iritziz, aukera gutxi dago euroagindu bat bertan behera uzteko. Alta bada, 2016tik Europako Batasuneko Luxenburgoko auzitegiak kasu batzuk zabaldu ditu, baita jurisprudentziak sortu ere. Hala balitz, hauxe frogatu beharko lukete presoaren defentsa abokatuek: euroagindua torturapean egindako adierazpenetan oinarritua dela. Horixe litzateke eskaera ukatzeko arrazoia.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]