Torturapeko testigantzengatik espetxean daudenen zigorrak baliogabetzeko eskatu du Kalera Kalerak

  • Torturaren aurkako egunaren harira zenbait ekitaldi antolatu ditu Kalera Kalera dinamikak. Otsailaren 13aren bueltan tortura sistematikoa izan dela gogoraraziko dute Oarsoaldean eta "korapilo hori askatu ezean normalizaziorik ez dela izango" nabarmendu dute. Torturapean ateratako deklarazioengatik espetxean daudenak askatzeko eskatu dute.

ARGIA @argia
2018ko otsailaren 07a

Juanra Rojo torturatu irundarrak egin du aurkezpena eta Oarsoaldeko beste torturatu batzuek lagundu diote. Minaz, sufrimenduaz eta inpunitateaz ari direla argi utzi nahi izan dute. "Urteak pasa dira torturatu gintuztenetik, bizipen horiek mingarriak baldin badira, are mingarriagoa da oraindik errekonozimendurik ez dugula. Gure oinazea onartu ere ez da egiten, existitu ez balitz bezala", salatu dute.

Torturatuek justizia behar dutela eta, bakean eta bizikidetzan oinarritutako herri bat eraikitzeko gatazkaren ondorio guztiei erreparatu behar zaiela uste dute. "Torturaren korapiloak askatu gabe jarraitzen duen artean ezingo dugu normalizaziorik izan. Ez gara mendeku gose: aitortzaz eta erreparazioaz ari gara. Aitortza behar dugu. Estatuko eta EAEko administrazioek behingoz onar dezatela herritarrak modu sistematikoan torturatu zituztela, publikoki esan dezatela. Hemen milaka lagun torturatu zituzten. Jaurlaritzaren enkarguz egindako txostenak 4.113 kasu egiaztatu ditu. Konplizitateak asko izan ziren horrek guztiak inpunitate osoa izateko".

Juanra Rojo, torturaren biktima, arduratu da irakurketa politikoa egiteaz. (Kalera Kalera)

Erreparazioa behar dutela adierazi dute. "Oinaze handia pairatu dugu. Horrek ondorio larriak ekarri dizkigu. Kaltea egina dago, bistan da, baina erreparazioak gure mina arintzen lagunduko du".

Alor honetan aurrerapausoak ematea posible ikusten dute. Lehenik eta behin, torturapean lortutako testigantzak jendea kartzelaratzeko erabili direnez, horiek baliogabetzea exigitzen dute. "Preso ugariren askatasuna ekarriko luke automatikoki, eta hainbat iheslariri ere etxera itzultzeko bide emango lioke".

Irunen ekitaldiak antolatu dituzte: Otsailaren 9an ostirala, Parisera martxa irtengo da, Iratxe Sorzabalen epaiketara. Otsailaren 13an hitzaldia antolatu dute Palmera-Monteron 19:30ean; eta otsailak 17an ekitaldia egingo dute Urdanibia plazan 13:00etan.

Tortura pairatu duten Oarsoaldeko herritar batzuek aurkeztu dute egitasmoa. (Kalera Kalera)
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Tortura

Tortura kanaletik interesatuko zaizu...
Kepa Urra torturatzeagatik zigortua izan zen koronelburua kargutik kendu du Grande Markaslak

Manuel Sanchez Corbirenganako konfiantza galdu duela adierazi du Espainiako Barne Ministerioak. Kepa Urra torturatzeagatik kondenatua izan zen 1997an.


2018-07-15 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Egia lege

Munduko Kopatik hamar kaletara

1978ko Munduko Futbol Kopa Argentinak etxean irabazi zuen, Buenos Airesko River Plate estadioan. Handik hamar kaletara zegoen ESMA (Escuela Superior de Mecánica de la Armada) eta bertatik selekzioak sartu zituen hiru golen burrunba entzun zen.


2018-07-13 | Estitxu Eizagirre
Hassana Aalia
"Espainiako poliziak errefuxiatuak ere torturatzen ditu, mugetan"

1988an jaioa, Saharan. 2011tik bizi da Euskal Herrian, Bilbon lehenik eta egun Hernanin. Saharar Kontseiluko Giza Eskubideen Komiteko kidea da. Mintzo zaigu bere kasuaz, torturaz, Saharaz, paperik gabe bizitzeaz, gero eta polizialagoa den Europaz...


42.300 euroko kalteengatik 41 urteko kartzela zigorra eskatzen diete bi burlatarri

2004 eta 2007an gertatutako kale borroka kasuak leporatzen dizkiete Jose Javier Oses eta Iñigo Gulinari. Leporatzen zaizkien kale borroka kasuak Nafarroako hainbat herritan egozten dizkiete. Horregatik, Osesi 23 urte eta erdi eta Gulinari 18 urteko kartzela zigorra eskatzen diete.


2018-07-06 | Nahia Ibarzabal
Former Spanish Police defends torture: "Basques are weak, they sing as soon as you touch them"

"I wouldn't offer somebody who's been arrested a coffee", former Spanish Civil Guard Manuel Pastrana said ironically during an interview on Catalan TV3 station, making an open case for the use of torture.


Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: "Egia bakarra egia judiziala da"

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.


Victor Jara musikaria hiltzeagatik bederatzi militar txiletar kondenatu dituzte

Txileko armadako bederatzi kide kondenatu dituzte 1973ko irailean Victor Jara kantautore ezkertiarra hiltzeagatik, baita orduko espetxe-zuzendari Littré Quirogaren hilketagatik ere.


2018-07-02 | Nahia Ibarzabal
Manuel Pastrana guardia zibil ohia torturaren apologia eginez: "Euskaldunak ahulak dira. Guztia kontatzen dute ukituz gero"

“Ez dut kafe batera gonbidatuko atxilotu bat”, adierazi zuen ironiaz Manuel Pastrana guardia zibil ohiak TV3n egindako elkarrizketa batean eta torturaren apologia argia eginez. ETAn nola infiltratu zen ere kontatzen du elkarrizketan.


2018-06-26 | ARGIA
Grande-Marlaska epaile zela 223 euskal herritarrek salatu zituzten torturak

Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko egunaren harira, Fernando Grande-Marlaska instrukzio-epaile zenean torturatutako hamalau pertsonak, Amaia Izko abokatuarekin batera, agerraldia egin dute asteartean Bilbon.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude