Tortura kasuak aitortuak izan daitezela eskatuko du Bilbon manifestazio batek

  • 5.657 torturatu. Aitortza. Erreparazioa. Ez errepikatzeko bermeak lelopean manifestazioa egingo da larunbatean, hilak 11, Bilbon. 17:30ean abiatuko da Plaza Eliptikotik.


2017ko martxoaren 10ean - 10:29
Euskal Memoria Fundazioak emandako azken datua gogora dakarren elkarretaratzea / @golo64 Euskal Memoria Fundazioak emandako azken datua gogora dakarren elkarretaratzea / @golo64
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hain justu, duela hilabete 5.657 tortura kasu egiaztatu dituela jakinarazi zuen Euskal Memoria Fundazioak. Erakundeak adierazi du torturaren “erabilpen sistematikoa” berresten dutela txostenean ageri diren datuek.

Euskal Memoria Fundazioak 7.582 kasu ikertu ditu orain arte, eta horietan 5.657 tortura kasu egiaztatu ditu. Hau da, torturarik gabeko atxiloketak 1.925 dira, ikertutakoaren %25. Zerrendan agertzen diren kasuetatik 4.755 gizonezkoei dagokie eta 902, berriz, emakumezkoei. Tortura horietatik 2.677 (%47) Espainiako Poliziak egin ditu, 2.348 (%41) Guardia Zibilak, eta 407 (%7) Ertzaintzak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2025eko abenduaren 4
Berriketa gutxi
Poltsa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!