Tolosaldeko Ataria: proiektu komunikatibo berria Gipuzkoan

  • Tolosaldeko Hitza-k, Galtzaundi aldizkariak eta Txolarre irratiak Tolosaldeko Ataria egitasmoa jarri dute abian. Aurreneko biak Ataria agerkarian bilduko dira; webgunea Ataria.info izango da; eta Ataria Irratia sortu dute.


2013ko urriaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Webgunearen bitartez herritarren parte hartzea bultzatu nahi dute.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Paperezko edizioari dagokionez, Hitzaren argitalpen egunei eutsiko die: astearte, asteazken eta ostegunean zortzi orri argitaratuko dituzte; eta ostiraleko astekariak 24 orri izango ditu.

"Tolosaldeko Ataria proiektu berria da neurri batean, baina baita trantsizioa ere, kontuan izanda aurretik genituenak baliatuko ditugula, ez garela hutsetik hasi, esperientziak bateratuta baizik", azaldu du Ainhoa Oiartzabal egitasmoaren koordinatzailek Berria egunkarian. "Zerbait berria ekartzeko sortu dugu Tolosaldeko Ataria, konpartimentu estankuek egin dute beren bidea, eta aurrera egin nahi badugu, urratsa egin behar dugu. Urrats hori egin dugu, eta argi dut gai garela zerbait berria eskaintzeko komunikazioaren munduari".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2025-10-16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025-08-20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude