Tokiko ekonomiari esker lan egiten du Ipar Euskal Herriak

  • Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako enpleguaren %70 baino gehiago tokiko ekonomiara bideratuta dago Gaindegiak argitaratu dituen datuen arabera. Egitura ekonomiko oso heterogeneoa erakusten dute datuek, kostaldearen eta barnealdearen arteko diferentzia handiekin.


2013ko urtarrilaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Tokiko ekonomiak enplegua eta komunitatea sustatzen ditu.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekonomia lokalarekin zerikusia duten 15.000 lanpostu sortu dira Ipar Euskal Herrian 1999tik 2009ra bitartean. Atzerrira bideratutako jarduera ekonomikoek berriz, 3.500 lanpostu sortu zituzten tarte berdinean. Datu orokorrak kontuan hartuta, 1975etik izan den enplegu-bolumen altuena dauka Ipar Euskal Herriak egun.

Dena den, Gaindegiak argitaratu duenez, “Lurralde osoan egitura ekonomikoaren bilakaera homogeneoa izatetik oso urrun dago”. Zuberoan tokiko ekonomiak geroz eta pisu handiagoa dauka eta Lapurdin berriz esportazioetara bideratutako jarduerak dira nagusi.

Informazio gehiago:

Tokiko ekonomia sustatzeko asmoarekin sortu duten moneta da Euskoa. Ekimen horretan lanean ari diren Xebax Christyrekin eta Mendi Estebanekin hitz egin zuen ARGIAk.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!