Tentsio handia EH Bilduren eta polizia sindikatuen artean, biktima polizialen legea onartu den plenoan

  • EAEko Legebiltzarrrean liskarra izan da ostegun honetan EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagak hitza hartu duenean. Publikoaren artean Jusapol sindikatu polizialeko kideak zeuden eta parlamentari abertzalea iraindu dute.


2019ko apirilaren 04an - 12:24
Julen Arzuaga EH Bilduko kideak ika-mika izan du Jusapol sindikatu polizialeko kideekin eta PPko parlamentariekin (argazkia: EITB).

Polizia gehiegikerien legea eztabaidatzen ari zirenean gertatu da. Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak hitza hartu duenean, Legebiltzarreko gonbidatuen palkoan zeuden Jusapol sindikatu polizialeko kideek haren kontrako irainak esan dituzte eta batek eskua pistola baten itxuran erakutsi dio.

Arzuagak bere "gaitzespen erabatekoena" adierazi die sindikatu horretako kideei. "Lobby nazkagarri" gisa kalifikatu ditu legebiltzarkideak sindikatu horiek eta leporatu die "eurek sortu dituzten biktimak ez aitortzeko" lan egiten ari direla. "Niretzako zuek zarete Nurembergen epaiketa egin zelako protestatzen duten naziak, zuek zarete Giza Eskubideen Nazioarteko Justizia Epaitegiak daudelako protestatzen duten genozidak, niretzako zuek zarete frankistak, borrokatzen dutenak ez dadin aitortzarik egin giza eskubideen urraketez. Hau amorragarria da, hau onartezina da, hau lotsagarria da, hau nazkagarria da", adierazi du Arzuagak, geroz eta ozenago, legebiltzarreko pleno aretotik ateratzen ari ziren PPko ordezkariei begira.

Tentsioak gora egin du eta Bakartxo Tejeria EAEko Legebiltzarreko presidenteak Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkidea kaleratu du. Gainera, Tejeriak adierazi du parlamentuko akta-liburutik ezabatuko dituela Arzuagak esandako "irainak". Hori ez egiteko eskatu dio bere eserlekutik Maialen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak.

EITBk jaso du iruditan gertatutakoa, beheko bideoan ikus daiteke.

Legea onetsi egin du Legebiltzarrak eta horrenbestez, aldatu egingo da 2016an onartutakoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarra
2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea adostu dute EAJ, EH Bildu eta PSEk

EAJ, EH Bildu eta PSE-ren babesarekin atera da aurrera. Erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du Jaurlaritzak. Helburu nagusia 2050rako EAEn karbono emisioak zerora murriztea da.


Eguneraketa berriak daude