Egungo gazteon bizimodua asko aldatu da duela hamarkada pare batzuekin alderatuz. Honetan eragiten duten faktore anitz daude, baina, teknologia da haietako esanguratsuena edota nabarmenena.
Kaletik buelta bat eman eta ia leku guztietatik gazteak aurkitzen dituzu mugikorrari begira. Askotan talka egotear egon dira nirekin ibiltzen noan bitartean. Askok zebrabideak pantailatik begirada altxatu gabe gurutzatzen dituzte. Bideoak etengabe ikusten, bolumena altu izanda herriko jaietako bozgorailu bat balira bezala. Kaleak begiratzean estimulu handirik ez duenez gizakion begi bistak jasotzen, mugikorran errefuxiatzen dira. Gero eta ohikoagoak bihurtzen ari dira estimuluz betetako ekintzak eta azkarrak direnak, prozesu honetan teknologiak zerikusi zuzena izanik. Netflixeko pelikula baten zati bat asko ez gustatzean, azkar bilatzen da beste bat. Horregatik, ez gaitezela harritu entzutean gero eta gutxiago liburuak, artikulu luzeak… irakurtzen direla esaten dutenean. Denbora asko damara eta askotan zaila da testu luze bat irakurtzearen prozesua. Bien bitartean, gazteoi alferrak izendatzen gaituzte, edota irakurtzea gustatzen ez zaigula diote, teknologiak eragin handia duela honekin ahazturik. Gainera, aparatu elektroniko hauek txikitatik erabiltzera hezten gaituzte hezkuntza-sistemaren bidez. D.B.H.-n hauek ia eskola guztietan erabiltzen dira halabeharrez. Eta zer ez esan batxilergoari buruz. Ordenagailuak L.H.-ra heltzen ari dira azken urteotan, ume gero eta txikiengan normalizatzen ari da hauen erabilera. Klaseko lan eta informazio asko Classroom bezalako plataforma digitalen bidez bidali eta jasotzera behartuta gaude gazteak. Hala eta guztiz ere, teknologienganako adizkioaren errua guri, gazteoi, leporatzen digute askotan.
Mugikorrak gure bizitzetan sartu dira eta badirudi gurekin batera luzerako iraungo dutela. Teknologiek adikzio itzela sortzen dute, eta, txarrena da, gaztaroan gauden gehiengo handi batek erabiltzen ditugula. Salbuespen txikiak egon arren, ez dago ia inor mugikorra erabiltzen ez duenik egun. Teknologiek gure bizitzak guztiz aldatu dituzte, batek daki nola biziko garen hamarkada batzuk barru.
Halere, pantailetan kalitatezko eduki gutxi kontsumitzen da. Ez dago inolako arazorik futbola, memeak, bideojokoak… ikusteko erabiltzea teknologiak. Baina, gutxik erabiltzen dituzte berriak irakurtzeko, ikasteko edozer gauza berria, politika irakurtzeko… Honek, pentsamendu kritiko ezaren prozesuan laguntarazten du. Hau hezkuntzatik datorren beste arazo bat da. Zergatik sinetsi behar dugu irakasleek dioten denari? Zergatik sinetsi behar dugu historiako apunteetan agertzen dena guztiz egia dela? Klaseetan jasotzen duguna barneratzera irakasten digute. Baina ez galdetzera ea zergatik den horrela eta arrazonamendua garatzera. Halaber, sare sozialetan askotan manipulatutako mezuak agertzen dira eta jende askok sinisten ditu, idatzitakoa zalantzan jarri gabe. Hau, askotan ikus daiteke autoritate argudioak erabiltzen direnean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]