Emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko kanpainaren burua atxilotu dute talibanek

  • Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako eskubidearen alde protestan ari ziren emakume boluntarioekin.

Matiullah Wesa liburutegi mugikorraren ondoan azalpenak ematen haurrei. Argazkia: CNN

2023ko martxoaren 29an - 10:53
Azken eguneraketa: 14:10
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hezkuntzaren defendatzaile Matiullah Wesa atxilotu dute astelehenean Kabulen. Nazio Batuen Afganistango Laguntza Misioak (UNAMA) aktibistaren atxiloketa salatu du eta talibanen gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio, Twitter sare sozialean irakurri daitekeenez.

Matiullah Wesa ekintzaile afganiarra Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Kanpainaren helburua da hezkuntza landa eremuetara eraman eta bigarren hezkuntzako eskolak eta unibertsitateak berriz irekitzea, emakumeek hezkuntza jaso dezaten. Liburutegi mugikor bat ere ezarri dute. Duela urte eta erdi baino gehiago talibanak boterera iritsi zirenetik, emakumeak ezin izan dira ikasgeletara itzuli.

Wesa denbora honetan gogor aritu da emakumeek hezkuntza jasotzeko eta eskola edo unibertsitateetara joateko duten eskubidearen alde lanean. Bere azken agerpena, igandean izan zen, bideo bat partekatu zuenean sare sozialetan. Hezkuntzarako eskubidearen alde protesta egiten ari diren Pen Path kanpainako emakume boluntarioak ageri dira. Honela dio azpian ikusgai den txioak: "Gizonak, emakumeak, adinekoak, gazteak, herrialdeko txoko guztiak hezkuntzarako eskubide islamikoak eskatzen ari dira beren alabentzat".


Irakurri gehiago: Afganistan Nazioartea Asia
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.