Tafallak auzolanari esker itzuli nahi du normaltasunera eta laguntza ekonomikoa eskatu du

  • Tafallan eta inguruko herrietan izandako uholde larrien ondoren, herria normaltasunera itzultzeko lanekin jarraitzen dute. Auzolanean ari dira lokaztutako kaleak eta etxeak garbitzen eta Euskal Herri osoko jendeari laguntza eskatu diote.


2019ko uztailaren 12an - 13:11
Herritarrak auzolanean ari dira Tafallako kaleak eta etxeak garbitzen (argazkia: Tafallako Udala).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tafallako Udalak Twitter bidez jakinarazi duenez, 9:00etan eta 16:00etan dira auzolanerako hitzorduak herriko plazan. Bertara joaten direnei eskatu diete palak, eskularruak, eskorgak, erratzak eta garbiketarako beharrezkoa den beste edozein material ere eramateko.

Herrira joan ezin duenak laguntza ekonomikoa eman dezake. Horretarako, ondorengo kontu korrontean egin daitezke diru-ekarpenak, Tafallako Udalak jakinarazi duenez: ES85 2100 3696 6122 1015 1810.

Euskalerria Irratiak jaso duenez, 15 milioi euroko galerak eragin dituzte euriteen ondorioz izan diren txikizioek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tafalla
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!