Suteek kaltetutako jornalari migratzaileek bost egun daramatzate Lepeko udaletxearen aurrean protestan

  • Gutxienez 150 dira udalerrian erabateko babesgabetasun egoeran diren langileak. Marrubia jasotzeko sasoi bakoitzean txabolak eraikitzen dituzte, etxebizitzaren faltan. Aurten sua hartu dute euren txabolek.

     

Argazkia: Asociación de Nuevos Ciudadanos por la Inteculturalidad

2020ko uztailaren 24an - 10:08

Huelvako jornalari kokaleku batean azken sutea izan eta bost egunera, Lepeko Udalaren atarian protestan jarraitzen dute babesgabetasun egoeran diren langileek. Udalerriko lursail zabaletako fruituak jasotzeko behar diren esku berberak daude orain udaletxeko sarrerako baldosen gainean, baina oraindik eskatutako irtenbidea jaso gabe jarraitzen dute. Euren pankartetan, hainbat urtetan zehar aldarrikatu izan duten bezala, alokatzeko etxebizitza bat edo gauak pasatzeko espazio duin bat eskatzen dute. Pandemiaren erdian edateko urik ez zuten euren txabolak sugarrek suntsitu ondoren.

Astelehen honetako goizaldean, Huelvako sasoikako etorkinen kokaleku txabolistek hirugarren sutea izan dute bosgarren egunez jarraian; bigarrena, Lepe (Huelva) kanpoaldean dagoen kanpamentuan izan da, 400 pertsonak bizirauten dute bertan, gehienak landa-eremuan lan egiten duten sasoikako etorkinak.

Guztiak ezer gabe geratu dira, eta hainbat egunez Lepeko udaletxearen aurrean kanpatuta egon ostean, zenbait jornalarik udaletxearen aurrean lo egiten jarraitzen dute. Beste batzuek beste lankideen etxebizitzetan edo txaboletan egiten dute lo. Lepeko Udalak 75 lagunentzat bost eguneko larrialdiko ostatua baino ez du eskaini, kaltetuak 150 diren bitartean.

Denak ala inor ez

Kulturaniztasunaren aldeko Herritar Berrien Elkartea (KHBE) argi eta garbi mintzatu da gertakarien inguruan: “Ezin dugu onartu kaltetutako pertsonen erdiak atzean uzten dituen irtenbiderik. Ez digute gutxi batzuentzat bakarrik diren balio behin-behineko irtenbideek”. Egoera larria dela eta, administrazioak “premiazko akordiora” iristea espero dugu. Bien bitartean, suteak kaltetutako sasoikako langileek udaletxeko atarian kanpatuta jarraitzen dute.

Desjabetza

Kaltetutako 150 sasoikako langilek ondasun guztiak galdu dituzte, hainbat kasutan dokumentazioa, dirua eta etorkizunean bizileku-baimena eskatzeko balioko luketen egiaztagiriak tartean. San Juan del Puerto herrian ere gauza bera jasan zuten 50 beharginek. Ekainaren 12an, 13an eta 17an haien kanpamenduetako txabolak minutu gutxitan erre ziren, eta dagoeneko, mota horretako gertakarien zerrenda luzea da Huelvan. Izan ere, probintzia horretan, etorkinak ezinbestekoak dira beren landa-eremurako, bertako biztanleek ez baitituzte aintzat hartzen eskulanaren etengabeko eskariak. Iaz ia 21.000 lagunek jaso zuten marrubia, baina Huelvako biztanleen artean ez ziren 1.000ra iritsi izena emateko deialdiari erantzun ziotenak. Egoera horren aurrean, Huelvara milaka pertsona iristen dira urtero marrubia jasotzera, eta beti ez dago denentzako etxerik. Askorentzat irtenbide bakarra kartoizko eta plastikozko txabolak eraikitzea da.

Protesta

Zorigaitzaren aurrean, udaletxearen ataria hartzea erabaki zuten jornalariek. Zenbait biztanlek, elkartasuna adierazi beharrean, erasotu egin dituzte. “Kutsatzeko arriskua” omen dutela esanez justifikatu dute. Udalak, bitartean, jornalarien kanpaldia kritikatu du, pandemiari buruz hitz eginez: "Espazio publiko batean pertsonak biltzen direnez, Lepeko Udalak Espainia plaza eta inguruak garbitu eta desinfektatu ditu. Eta kontzentrazioaren antolatzaileei, sustatzaileei eta arduradunei COVID-19 arriskuaren egungo egoera gogorarazi die, are gehiago duela gutxi udalerrian kasu positibo bat erregistratu denean".

Lehengo arrisku bera

Udalaren komunikatuaren aurrean haserre agertu dira jornalariak eta KHBEko kideak; izan ere, azken horiek gogorarazi dutenez, kutsatzeko arriskua da alokairu bat eskatzeko beste arrazoietako bat: "COVID-19aren kutsatzeko eta transmititzeko arrisku bera zuten langile horiek Lepeko kokaguneetan, alarma egoeran zehar, pilatuta eta higiene-baldintzarik gabe bizi zirenean. Orain kutsatzeko beldur zaretenez, arrazakeriaz eta aporofobiaz betetako argudioekin erantzuten duzue, giza eskubideak aldarrikatzeko herriaren erdian jarri direnean", kritikatu dute.

Elkartasuna

Baina ez dituzte kritikak eta erasoak bakarrik jaso. Akanpatutako jornalariek azken egunetako elkartasun adierazpenak ere eskertu dituzte. “Atzo arratsaldean Huelvako hiriburutik etorritako pertsona talde batek bisitatu gintuen, eta bildutako janari eta edari biltegi handi bat eman zigun. Topikoetatik haratago ikusten dakiten pertsona solidarioak daude ", adierazi du kolektiboak.

Ezikusiarena

Philip Alston NBEko pobreziaren errelatoreak kokalekuan egindako bisitan esan zuenez, “hainbat gobernuk hogei urte baino gehiagoz onartu dituzte baldintza horiek”. Huelvako marrubien egoera ikusita, "harrituta" geratu zen, izan ere, enpresa handiek "milioika euro irabazten dituzten bitartean, jornalariak “animaliak bezala" bizi dira.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude