Seaskako ikastolen %90 kolokan?

  • 1850eko Falloux Legea baliatuta, Patrick Dallenes Baionako suprefetak debekatu egin dio Hendaiako Herriko Etxeari hango ikastola laguntzea. Lege horrek debekatu egiten du eskola pribatuei diru edo eraikin publikoak ematea. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariaren hitzetan, euren zentroen “%90 dira kolokan”.


2013ko urtarrilaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hendaiako ikastolako langile, guraso eta ikasleek 2009ko abenduan Herriko Etxearen atarian egindako protesta (Argazkia: Bob Edme / Kazeta.info)

Egoitza berria eraiki nahi du Seaskak Hendaian, gaur egungo eraikina txiki geratu zaielako. Proiektua arriskuan da orain, baita Seaskako gainerako ikastolen etorkizuna ere, Gorostiagak nabarmendu duenez.

Kazeta.info-k oroitarazi duen moduan, Hendaiako auzapez Battitta Sallaverryk ikastolaren bigarren eraikina 2014rako zabalik izango zela iragarri zuen duela urtebete. Egitasmoa geldirik dago, ordea, auzapezak “zailtasun berriak” atzeman dituelako bere hitza bete ahal izateko: “Bere udal taldea hautsi da, zenbait hautetsik uko egin baitiote  haien ustez ‘egitasmo pribatua’ den ikastola berria laguntzeari”. Seaskak prentsaurrekoa emango du gaur arratsaldean, prefetaren asmoei zer erantzun emango dien jakinarazteko.

Max Brisson UMPko kontseilari nagusiak gogor kritikatu du suprefetaren erabakia, "iraganera itzultzea" proposatzen duelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2023-12-19 | Leire Artola Arin
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria
“Ezinezkoa da Beskoitzetik ikastola bat horrela kanporatzea”

Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]


Eguneraketa berriak daude