Su hartu du Terniko erraustegiak, Italian

  • Asteazken goizean suak hartu du Terni hirian (Umbria eskualdeko hiriburua, Italian) ASM deitu erraustegiak. Kea urrundik ere ikus zitekeen eta probintziako bost suhiltzaile hurbildu dira garrak kontrolatzen saiatzera.


2020ko apirilaren 15an - 13:20
Terniko erraustegia sutan apirilaren 15 goizean. (Argazkia: Il Fatto Quotidianno)

Justu duela hilabete, martxoaren 7an, zabaldu zuten hedabideek Terniko erraustegia ixtea erabakita zegoela, horretarako urtebete beharko zelarik. Errausketaren aurkako ekintzaileez gain, lekuko politikariek ere garaipenezko hitz potoloz ospatu zuten itxieraren iragarpena. 40 egun beranduago, apirilaren 15eko goizean, garrak piztu dira Maratta auzoan dagoen erraustegi horretan.

Bost suhiltzaile ekipo hurbildu dira lekura, sutea itzaltzeko asmotan. Ingurumen aferak zaintzen dituen ARPA agentzia publikoko funtzionarioak ere bertan omen dira suteak isuritako kutsagaien berri bila. 111.000 biztanle dauzka Terni hiriak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude