Lau ekintzailek AHTaren aurkako protesta egin dute Basque Rail Way 2020 irekiera ekitaldian

  • Eneko Goia Donostiako alkatearen hitzaldia moztu dute ekintzaileek. Basque Rail Way 2020 jardunaldiak Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sareak eta Eusko Trenbideak-ek antolatu dituzte.


2020ko urtarrilaren 22an - 16:13
Irudia: Ibai Azparren

Donostiako alkate Eneko Goiaren txanda zen. Hitzaldia ematen ari zenean lau pertsona oholtzara igo dira, Abiadura Handiko Trenaren aurkako ikurrak erakutsi eta azpiegituraren kontrako leloak oihukatu dituzte. Segurtasunak lauak oholtzatik jaitsi eta gero, beste bi ekintzaile altxatu dira jendartetik ikurrak eskuan.

Goiak protesta egin dutenak gutxietsi ditu, eta bere haserrea adierazi du: "Lau katu dira, eta, modu nahiko patetikoan, euren iritzia gehiengo bati inposatu nahi izan diote, beste behin". Arantza Tapiak ondoren hartu du hitza, eta berak ere "inposaketa" gaitzetsi du.

Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendarako ministro Jose Luis Abalos, Jaurlaritzako Azpiegitura sailburu Arantxa Tapia eta Nazioarteko Trenbideen Batasuneko zuzendari nagusi Francois Davenne izan dira, besteak beste, Donostian antolatutako jardunaldien irekieran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AHT gelditu! elkarlana
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Herriz herri salatu dituzte AHTrako zundaketa asmoak bizikletan

Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
AHTrako zundaketak gelditzeko bizikleta martxak bidean dira

Abiadura Handiko Trena eraikitzeko zundaketa geologikoen baimen-eskaeren aurka, hainbat taldek bizikleta martxa antolatu dute Sakanan eta Goierrin. Zundaketek kaltetutako lurraldeak zeharkatuko ditu abuztuaren 25etik 27ra.


Eguneraketa berriak daude