Stefano Delle Chiaie faxista italiarra hil da, Euskal Herriko guda zikinaren ikurretako bat

  • 1976ko Jurramendiko hilketetan parte hartu izanagatik da bereziki gogoratua . Ondoren Ipar Euskal Herrian Espainiako Estatuak egin zuen guda zikineko ekintzetan parte hartu zuela uste da. Italian, Txilen, Argentinan edo Bolivian ere aritu zen.


2019ko irailaren 11n - 13:02
Stefano Delle Chiaie. Argazkia: Wikipedia.

Stefano Delle Chiaie Italiako Casertan jaio zen. Eskuin muturreko Movimiento Sozial Italiano (MSI) eta Orinde Nuovo erakundetako kide izan zen, eta ondoren Avangoardia Nazionale sortu zuen. Italian, batetik ezkerreko kolektibo eta pertsonen aurkako erasoak egin zituen. Bestetik, ezker erradikaleko taldeetan infiltratu egin, atentatuak sustatu edo antolatuz besteak beste. Milango Piazza Fontanako atentatuagatik ikertua izan zen, esaterako, baina errugabe jo zuten ―17 pertsona hil ziren Piazza Fontanan; Estatuak talde anarkistei leporatu zien ekintza, gerora argitu zen gerra zikineko ekintza izan zela―. Euskal Herrian, Delle Chiaieren izena Jurramendiko (Nafarroa) hilketei estuki lotua dago.

Josu Chueca historialariak ARGIAn ikerketa erreportaje zabala argitaratu zuen 1976ko Jurramendiko gertaeren inguruan, eta bertan Delle Chiaieri buruzko informazioa eman zuen: “Italian izandako hilketa batzuen eta Valerio Borghesek 1971n egindako estatu kolpearen porrotaren ondorioz, Espainian aterpetu zen eta aitzindari izan zen beste faxista italiar asko birkokatzeko. Bizilekua eta lan zikina eman zieten Carrero Blancoren aginduz sortutako SECEDen, adibidez. 1975etik aurrera Ipar Euskal Herrian BVE eta ATE siglekin izandako gerra zikina haien eskutan egon zen”. Munduko eskuin muturreko talde eta gobernuek sustatutako Gladio eta Condor sareekin ere erlazionatu izan dute.

1989an Caracasen (Venezuela) atxilotu zuten Delle Chiaie, eta Italiara deportatu epaitzeko. Orduan ere errugabe jo zuten. Amerikan hainbat ekintzagatik ikertu zuten.

Jurramendin protagonista

Delle Chiaiek 1976ko Jurramendiko hilketetan parte hartu zuen militante faxista ugarirekin batera. Franco hil eta sei hilabetera gertatu zen karlisten aurkako erasoa, hainbat pertsona zauritu eta bi hildako utzi zituen. Eskuin muturreko talde eta militante paramilitarrek burutu zuten Espainiako Estatuaren aparatuen laguntza edo babesarekin. Jurramendin izan ziren mertzenarioetako batzuk BVE edo GALen aritu ziren gerora.

Karlismoaren joera ezberdinen arteko gatazka bezala azaldu zuen estatuak Jurramendin gertatua. Josu Chuecaren esanetan, aldiz: “Ez zen karlismo atzerakoi eta aurrerakoiaren arteko liskarra izan, Estatuko zerbitzu berezien operazio zikina baizik. Sozialismo autogestionarioaren eta demokraten bidea hartu zuen karlismoaren adar nagusia makurrarazi nahi zen modu horretan”.

 

 

 

Josu Chuecak ARGIAn argitaratutako erreportajearen irudietako bat, Jurramendin parte hartutako hainbat mertzenario eta militante faxista identifikatzen dituena.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Gobernura iristean tortura geldiarazteko agindu zuela dio Belloch ministro ohiak

1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]


Hondarribiko Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean

Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.


Eguneraketa berriak daude