Spa saioak ardotan, tratamenduak eta otordua: 2.000 euroko faktura Jaurlaritzaren kontu Marqués de Riscalen

  • Marqués de Riscal upategi eta hotelean bi mila euro baino gehiago ordaindu zituen Eusko Jaurlaritzak Italiako sei kazetarirentzat, turismoa sustatzeko. Bertako gastronomia dastatu eta spa saioa ardotan egin zuten oporraldiaren azken egunean.


2023ko otsailaren 23an - 07:30
Azken eguneraketa: 13:31
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sei kazetari italiarrek Eltziegon Marqués de Riscal upategi eta hotel entzutetsua bisitatu zuten joan den azaroan, Arabako Errioxan. Jaurlaritzak ordaindu zien spa eta tratamendu-saioa izan zuten. Luxuzko spa saioa izan zen, beren webgunean azaltzen duten bezala, ardotan bustia baita.

Marqués de Riscaleko ardozko spa. (Argazkia: Marqués de Riscal upategia)

Behean ikus daitekeen fakturan xehe azaltzen denez, bost pertsonak spa saioa hartu zuten (61,98 euroan bakoitza, zerrendako azkenak bikoitza balio du); 198 euroko tratamendua egin zioten bakoitzari, eta ondoren bertan afaldu zuten. Orotara 2.000 euroko faktura, Eusko Jaurlaritzak ordaindua.

Marqués de Riscal upategi eta luxuzko hoteleko faktura. (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailburuak Legebiltzarrera igorrita)

Luxuzko asteburua, 10.000 euro

Asteburu pasa baterako, guztira 10.000 euro baino gehiago ordaindu zien Eusko Jaurlaritzak Italiako sei kazetariri joan den azaroaren 4tik 7ra. Iaz, antzerako 26 talde-bidaia antolatu zituen; guztira, 145.000 euro. 2023an ere Jaurlaritzak jarraituko du halakoak egiten Basquetour Euskadi Confidential Premium programaren barruan.

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuaren arabera, "Euskadi sustatzeko itzulketa erakargarria izan dezaketen hedabideak gonbidatzen dira, beren profilagatik, tiradagatik edo merkatu interesgarrian sartzeagatik".

Bezperan Gipuzkoan izan ziren. Balenciaga museoa bisitatu zuten Getarian, Zarautz ezagutu eta Michelin izarra duen Donostiako Kokotxa jatetxean bazkaltzera eraman zituzten. Luxuzko taxi-zerbitzua kontratatu zuten haien zerbitzura bidaia guztiak egiteko, guztira Jaurlaritzak ia bi mila euro ordainduta.

Azaroaren 4an heldu ziren Bilbora, ostiralez. Ur azpiko Crusoe Treasure upategian ardo- eta pintxo-dastaketak egin zituzten lehenik, guztira Jaurlaritzak 400 euro ordainduta; Guggenheim museoa bisitatu zuten ondoren, eta Michelin izarra duen Atelier Etxanobe luxuzko jatetxean afaldu zuten gero, guztira 930 euroan. Bost izarreko Gran Hotel Dominen igaro zuten gaua, Bilbo erdigunean, beste 900 euro ordainduta.

Luxuzko auto-zerbitzua kontratatu zuen Jaurlaritzak Italiako sei kazetariak leku batetik bestera eramateko. (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailburuak Legebiltzarrera igorrita)

Sei kazetariak turismo-kazetaritzan espezializatutako Italiako hedabide hauetatik zetozen: Itinerari e Luoghi, Bell’Europa aldizkaria eta haren argitaletxe Cairo Editore, Radio Popolare eta Corriere della Sera hedabide entzutetsuaren Dove aldizkaria.

Asteburu hartako bidaiatik itzuli eta hilabete eskasera, Radio Popolarek ordutebete inguruko saioa eskaini zion Euskal Autonomia Erkidegoko turismoari, "exotiko" gisa azalduz “bertako hizkuntza minorizatua”, euskara. Dove aldizkariak bestalde, bidaia amaitu bezain pronto, Espainiako Estatuan “bisitatu beharreko hirien” zerrendatxo bat aurkeztu zuen eta tartean sartu zuen bai Donostia, bai Bilbo baita Errioxa ere, Arabari erreferentzia eginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


48 eragile batu dira Donostian turistifikazioaren aurka antolatutako manifestaziora

BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.


Desazkunde turistikorantz, turismoaren oinarri kapitalistak kolokan jartzeko

Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


65.935 etxebizitza turistikoren iragarkiak kentzeko agindu dio Espainiako Gobernuak Airbnb-ri, tartean Euskal Herriko zenbait

Espainiako Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak enpresari eskatu zion Espainiako Estatu osoan 65.935 etxebizitzaren iragarkiak webgunetik kentzeko, araudia betetzen ez zutela egotzita. Airbnbk helegitea aurkeztu zuen, Madrilgo Auzitegi nagusiak arrazoia eman dio gobernuari,... [+]


Mallorca

Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]


Donostia tentsio handiko eremu izendatu du Eusko Jaurlaritzak

Uztailean argitaratuko da behin betiko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta Hego Euskal Herriko lehen hiriburua da izendapena lortzen.


2025-04-30 | Sukar Horia
Turismotik bizi, ala nekez bizi?

Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]


“Planeta suntsitzen duen su turistikoa amaitzeko” manifestaziora deitu dute Europako hainbat eragilek

Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie. 


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Eguneraketa berriak daude