Soziolinguistika Klusterraren jardunaldiak zuzenean


2013ko urtarrilaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Zuzenean jarrai ditzakezue Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldiak. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen euskara erabileraz egindako Arrue ikerketaren emaitzak aztertuko baitituzte. Aipatu ikerketan parte hartu zuten Soziolinguistika klusterrak berak, ISEI Irakats Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak. Donostiako Kursaalean dira jardunaldiak.

Hizlariak ondorengoak dira:

Mikel Zalbide: Soziologoa. Arrue ikerketari dagokionez, proiektuaren sustatzaile izan da bere sorreratik eta ikerketaren Jarraipen Batzordeko kide da. Elhuyar Kultur Elkartearen sortzaileetakoa izan zen eta UZEI sortu zenetik, zientzia-tekniken alorreko arduradun teknikoa izan zen. 1981. urtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean hasi zen lanean, eta ordutik Euskara Zerbitzuaren buru da.

F. Xavier Vila: Katalan Filologian lizentziatua eta Hizkuntzalaritzan doktorea. Bere ikerketek, katalanaren hizkuntza eremuan kokatuak gehienbat, ondorengo gaiak izan dituzte aztergai nagusi: gizarte eleaniztasuna eta hizkuntza ukipen fenomenoak, hizkuntza politikaren eta hizkuntza plangintzaren analisia, hizkuntzaren demografia eta hizkuntza ideologien azterketa.

Jeroen Darquennes: Alemaniera eta germaniar hizkuntzalaritzan irakasle da Namur-eko Unibertsitatean (Walonia). Bere ikerketa arlo nagusiak hizkuntza ukipena eta Europa mailako jatorrizko hizkuntza gutxiagotuen hizkuntza gatazkak dira.

Iñaki Martinez de Luna: Soziologian doktorea (Deustuko Unibertsitatean). Hizkuntzaren Soziologian aritua, bereziki hizkuntza gutxituen inguruan. Arrue ikerketari dagokionez, proiektuaren Zuzendari izan da bere sorreratik eta ikerketaren Jarraipen Batzordeko kide da.

Jone Miren Hernández: Informazio Zientzietan eta Gizarte eta Politika Zientzietan lizentziatua da EHUn. 2005. urtean bere tesia defenditu zuen EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Departamentuan. Bere ikerketa-ildoak batik bat hizkuntza-antropologiarekin eta hiri-antropologiarekin daude lotuta, genero-perspektiban eta teoria feministetan oinarrituta.

Nekane Goikoetxea: Nekane Goikoetxea Agirre Euskal Filologian lizentziatua (1994) eta Euskal Kulturan espezializatua da Deustuko Unibertsitatearen eskutik. Gaur egun Mondragon Unibertsitateko irakasle da HUHEZI fakultatean, eta Sorguneak ikertegiko kide da. 2008az geroztik, Soziolinguistika Klusterreko Eralan proiektuaren Zuzendaria da. Hainbat artikulu argitaratu ditu Uztaro, Hizpide zein Bat aldizkarietan.

Klusterreko kideak egiten ari diren jardunaldiaren jarraipena, ideia nagusiak bilduz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soziolinguistika
2024-01-23 | Sustatu
Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren hitzaldi sorta herriz herri

Asteartez Zarautzen hasita, Iñaki Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du UEMAk. Euskararen egoera ezagutzeko gako berriak ematen dituelako, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendotzea euskararen biziberritzerako giltzarria zergatik den ere azaltzen duelako... [+]


2024-01-19 | ARGIA
1950-1970eko hamarkadetan Altzara heldutako etorkinek euskararekin izan duten harremana aztertu dute

Espainiatik Donostiako Altza auzora migratutako biztanleek euskararekin izan dituzten bizipenak eta jarrerak aztertu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Etorkinok integrazio sozialerako eta laboralerako ez zuten euskararen beharrik izan. Euskal hiztunek, berriz, migrazio-prozesua... [+]


2023-08-16 | Ilargi Manzanares
1826ko bertso "berriak", sei emakume haurdun utzi zituen doneztebarrari jarriak

Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.


Euskararen gainbehera zantzuak ageri dira udalerri euskaldunetan

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.


Eguneraketa berriak daude