Sorzabal torturatua izan zela ukatu eta haren zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak

  • Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Auzitegi Nazionalak 2022ko otsailean jarritako 24 urteko zigorra. Epaiketan erabilitako bere testigantza bost egunetan torturatua izan ondoren egindakoa dela argudiatu zuen Iratxe Sorzabalek, baina Auzitegi Gorenak torturatua izan zela ukatu du.


2023ko otsailaren 03an - 12:42
Atxiloaldian jasandako elektrodoek zauri gogorrak eragin zizkioten Sorzabali, baina Auzitegi Goreneko epaimahaiak ez ditu aintzat hartu. Atxiloaldian jasandako elektrodoek zauri gogorrak eragin zizkioten Sorzabali, baina Auzitegi Goreneko epaimahaiak ez ditu aintzat hartu.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iratxe Sorzabal 2015ean atxilotu zuten Estatu Frantsesean eta han izan da preso iaz Espainiaratu zuten arte. Gijonen izandako atentatu bat leporatuta epaitu zuten eta 24 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. 2001ean izandako bost eguneko atxiloaldian, poltsa, elektrodoak, kolpeak eta mehatxuak etengabekoak izan zirela salatu zuen Sorzabalek.

Helegitea aztertu duen epaimahaia honako magistratuek osatu dute: Manuel Marchena (lehendakaria eta ponentea), Miguel Colmenero, Andrés Palomo, Susana Polo eta Javier Hernández. Beren aburuz ez da nahikoa Sorzabalek Gobernuz Kanpoko Erakundeen aurrean torturak salatzea eta horrek ez du frogatzen torturatua izan zenik.

Aitzitik, beren epaian azaltzen dutenez, atxiloaldian auzi-medikuak aztertu zuen eta ez zuen halakorik ondorioztatu, eta ondoren ospitalean egindako froga ugarietan ere ez zen torturarekin bat etor zitekeen lesiorik antzeman. Horren guztiaren ondorioz, beraz, epaimahaiak uste du ezin dela esan kasua ez zenik ikertu.

Amnesty Internationalek eta Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Batzordeak sinesgarritzat jo zituzten Sorzabalen torturak. Apaimahaiarentzat, ordea, erakunde horien lana oso errespetagarria da, baina erakunde judizialek ezin dituzte irakurri horiek egiten dituzten txostenak behar adinako ikuspegi kritikorik gabe.

Horrez gain, epaimahaiaren ustez, Sorzabalen deklarazioa ez zen ezinbestekoa izan bere zigorrean, eta zigorra bestelako dokumentazio eta zantzu ugarietan oinarritu zen.


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude