Arkaitz Rodriguez Sortuko buruzagiaren esanetan, "Fidel ezinbestekoa zen. Eta Fidel bezalakoak ezinbestekoak dira, horiei esker lortuko baitugu mundu berdinzale eta justu bat".
Rodriguezen esan zuenez, munduko herri eta klase zapalduek asko zor diote Fideli eta Kubako iraultzari, "horregatik, beste ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiet bai Fideli bai Kubako herriari. Eskerrik asko, komandante! Eskerrik asko, Kuba, mundu osoko borrokalariei eman diguzuen duintasun eta osotasun lezioagatik!".
Fidelen eredua jarraitzera deitu zuen Rodriguezek, Eduardo Galeanoren hitz ezagunak hartuta, "Pertsona txiki askok toki txikietan gauza txikiak eginez mundua alda dezaketelako". Fidelek eta Kubak "erakutsi digute erresistentziaren balioa; posible dela Davidek Goliat menperatzea. Erakutsi digute formakuntzaren beharra: 'iraultza kultura eta ideien alaba izango da'. Erakutsi digute kapitalismoaren aurrean badaudela alternatibak, historiaren amaieraren gezur hori agerian jarriz.
Iñigo Urkullu lehendakariari erantzunez, halaber, gaur egun independentzia posible dela zehaztu zuen Sortuko bozeramaileak eta ezinbestekoa dela Espainiari erabaki eskubidea irabaztea. Hemen irakurri daiteke Rodriguezek euskaraz eta gaztelaniaz egin zuen hitzaldi osoa.
Kubako euskal errefuxiatuen taldearen izenean ere mezua irakurri zuten ekitaldian eta kolektiboak eskerrak eman zizkien Fideli eta Kubari haiek babesa eman izanagatik.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Azora funts putrearena da bata, eta luxuzko etxebizitza turistikoa bestea; asteburuko erreserba amaitu eta bertan geratu dira, instituzioei eskatzeko etxebizitza eskubidea bermatzea. Exijitu diete, besteak beste, alokairuaren prezioa eta etxebizitza turistikoak mugatzeko, eta... [+]
Ehunka kide bildu dira Sorturen VI. Nazio Konferentzian, larunbatean. Iragan ikasturtea "emankorra" izan dela azpimarratu dute, eta datozen urteetarako erronkak berretsi dituzte.