Sortuk "koherentzia" eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta nazioen erabakitzeko eskubidea aitortzeko

  • Ehunka kide bildu dira Sorturen VI. Nazio Konferentzian, larunbatean. Iragan ikasturtea "emankorra" izan dela azpimarratu dute, eta datozen urteetarako erronkak berretsi dituzte.

Datozen urteetarako Plan Politikoa berretsi dute Sortuko ehunka kidek. (Argazkia: Sortu)

2023ko irailaren 25an - 08:53
Azken eguneraketa: 12:09

Sortuk VI. Nazio Konferentzia egin du larunbatean, Arrasaten. Ehunka kide bildu dira, eta pasa den ikasturteko balantzea egiteaz gain, datozen urteetarako Plan Politikoa berretsi dute.

Iragan ikasturtea "emankorra" izan dela azpimarratu du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak. Ikasturteko lorpenen artean, urrunketa eta sakabanaketa politikarekin amaitu izana azpimarratu du. Horrez gain, Espainiako bloke erreakzionarioa gelditu izana nabarmendu du, nahiz eta aitortu duen horrekin ez dela nahikoa eta "ezkerreko politikak" egin behar direla. Azkenik, Hego eta Ipar Euskal Herriko hauteskundeetan izandako emaitzekin ere pozik agertu da idazkaria: "Herri honetako indar nagusi bilakatzeko aukera esku-eskura dugu".

Hala, datozen urteetarako lau erronka nagusi finkatu ditu alderdiak. Hasteko, gaur egungo eredu sozio-ekonomikoa, kapitalismo patriarkala, "errotik aldatu" behar dela aldarrikatu du, bizitza eta haren zaintza erdigunean jartzeko. Burujabetza ere izan du hizpide, eta egungo Espainiako Gobernu "aurrerakoiari" zuzendu zaio Rodriguez. Eskatu dio "koherentea" izateko, eta "Espainiako Estatuaren baitan eta menpe" dauden herrien erabakitzeko eskubidea aitortzeko.

Hirugarrenik, EH Bildu eta EH Bai indartu behar direla azpimarratu du. Azkenik, koalizio horiek bezainbeste bestelako indar sozialak ere sendotzea jarri du helburu: langile mugimendua, mugimendu feminista, gazte mugimendua, mugimendu ekologista, euskalgintza, hezkuntza mugimendua edota pentsiodunen borroka.

Sozialista erradikalak, eta harro

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak kurtso hasieran "sozialista erradikal" gisa definitu zuen EH Bildu. Rodriguezek, lehendakariaren hitzei erantzunez, adierazi du sozialismoa baldin bada "menderakuntza eta zapalkuntza guztiak gainditzea", eta erradikala izatea "arazoen errora joatea", baietz, badirela "sozialista erradikalak" eta "harro" daudela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortu
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


2024-02-05 | Leire Artola Arin
Donostiako bi etxebizitza turistikotan sartu dira Sortuko kideak, “etxebizitza larrialdia” salatzeko

Azora funts putrearena da bata, eta luxuzko etxebizitza turistikoa bestea; asteburuko erreserba amaitu eta bertan geratu dira, instituzioei eskatzeko etxebizitza eskubidea bermatzea. Exijitu diete, besteak beste, alokairuaren prezioa eta etxebizitza turistikoak mugatzeko, eta... [+]


Herrigintzaz gogoetatuko du Sortuk larunbatean Plaza Hutsa egitasmoaren barruan

Ezker Abertzaleko militantzia batzeko asmoa dute, herrigintzaren inguruan gogoeta egin eta aurrez ezarritako sei eremu estrategikoen helburuak finkatzeko.


Eguneraketa berriak daude