Sortuk ekitaldi handi bat egingo du Miribillan, "borrokarako konpromiso eta ilusioak eraberritzeko"

  • Bilboko Miribillan "lehengo erta oraingo" ezker abertzaleko milaka lagun bildu nahi ditu Sortuk maiatzaren 19an, Baietza Sortzen deituriko ekitaldian.

ARGIA @argia
2018ko maiatzaren 10a

Ezker abertzaleko kide historikoak, eta Sortuko, Ernaiko eta EH Bai-ko ordezkariak izan dira asteazkenean Bilbon prentsaurrean aurkezteko ETAren amaieraren ondoren prestatu duten ekitaldia. Miren Zabaletak azaldu duenez erakunde armatuaren desagerpenaren aurrean "batzuek itsu eta gorrrarena egin nahi badute ere testuinguru berri bat ireki da Euskal Herrian" eta horri bultzada emateko ekitaldia izango da maiatzaren 19koa.

Etorkizun horren "elkarbizitza eredu demokratikoan oinarrituta" egon behar du Sorturen aburuz, eta "pertsona guztiek eskubide guztiak" izan behar dituzte. Zentzu horretan, ezinbesteko ikusten dute "herri honek etorkizunari buruz galdetua izateko eskubidea" ere edukitzea.

"Aro berriari bultzada" bi arrazoirengatik eman nahi diote: "Bake osoa, iraunkorra eta justua lortu nahi dugulako; eta baita ere, herri gisa askapen nazional eta sozialean aurrera egiten jarraitu nahi dugulako".

Bilboko ekitaldiak balioko die, azaldu dutenez, "borrokarako konpromisoak eta ilusioak eraberritzeko", eta dei egin die ezker abertzaleko "gizon-emakume guztiei" Miribillara joateko, Bilbo Arenan 17:30ean. Ekitaldiaren inguruan ez dute xehetasun gehiago eman, baina aurreratu dutenez Sinn Fein eta Corsica Liberako zuzendaritzako kideak ere izango dira bertan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: ETA-ren amaiera  |  Sortu

ETA-ren amaiera kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude