Aburu pare bat "Larrun"-eko ETAren ondoko garaiaz

  • ETAren ondoko garaia aztertzeko mahai-ingurua osatu dugu ARGIAko Larrun aldizkarian. "ETAren muina eta mina: 60 urteko historia konplexua". Jose Felix Azurmendi, Koro Garmendia eta Joxemari Olarra izan ditugu solaskide, hurrenez hurren. ETAren ondoko garaia nolakoa izan daitekeen antzemateko, bere historia ekarri nahi izan dugu hizpidera. Funtsean baina, 60 urteko gatazka politiko bortitzaren hiru ikuspegi ekarri ditugu.

     


2018ko abuztuaren 08an - 11:55
Jose Felix Azurmendi, Koro Garmendia eta Joxemari Olarra izan ditugu solaskide, hurrenez hurren. Argazkilaria: Dani Blanco.

ETAren historiaren gaineko ikuspegiak anitz dira. Berbarako, EAJko kide klasiko baten eta PSOE-PSE-ko Baskista delakoaren ildoko baten ikuspegiek jaso izan bagenitu, are hobeto islatuko litzateke Euskal Herriaren historia berria.

Egiari zor, PSOEko ildo klasikoaren eta PPko kide baten ikuspegiak ere jasotzeak are ikuspegi osatuago emango liguke. Ez da azken hauen ikuspegiak jasotzeko gure ahalegina eskasa izan. Baina ez gaude hori lortzeko egoeran. Alegia, errelatoaren jarduerak urte asko hartuko du, eta nekez emanen da oso-osorik eta partekaturik. Hori ere, egiari zor.

Solasaldi hain luzea eta oparoa izan denez, hainbat ildo geratu ohi dira kanpoan. Horietako pare bat ekarriko dut segidan, baita mahai-inguruaren gidari honek gaiaren inguruan dituen beste pare bat aburu ere.

1. Nafarroako eta Euskadi deitu Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko harremanaz mintzatu ziren solaskideak, Nafarroa Euskadi da lema hizpide.

Hiru solaskideak serio antza ageri dira argazkietan, gaia baitezpadakoa baita

Trantsizio garaiko leloa da. Abertzaleen “hanka sartzea izugarria” izan zela adierazi zuten hirurek. Joxemari Olarraren hitzok lekuko: “Nik ere bat egiten dut iritzi horrekin, eta onartzen dut berandu konturatu nintzela”. Areago esan zuen ere Olarrak:  “Beste modu batez ere, bizkaitarrok eta gipuzkoarrok Iparraldera joan ginenean [ihesean] gertatu zitzaigun hori. Gu ginen euskaldun izatea zen zer genekien bakarrak nonbait, edo haiei hori erakusten genien. Konturatu gabe haiek euskaldunak zirela”.

2. “Sufrimenduaren sozializazioa” delakoaren inguruan jasota dago elkarrizketan, aldiz, Kale Borroka fenomenoa ere hizpide izan zuten hizlariok. Jose Felixen hitzetan, ETAren historiako pasarte oso kaltegarria izan da herri honentzat.   

3. Neronek aipatu izan ez zen beste aspektu bat ekarri nahi dut hona, aztertzeko hagitz zaila dena eta izanen dena. Honelako fenomenoetan, estatuek erakunde armatuetan izaten duten esku sartzea: infiltrazioak, hitz batean. Mamu horrek ere baldintzatu du ETAren jarduera. Badira beste ezaugarri batzuk ere bai, errelato garaia joan ahalaz, aletzen joanen direnak.

4. Bukatzeko azaleko kontu bat, arina baina berebizikoa. Hiru solaskideekin hartu-emana oso ona izan zen, irribarrea gure ezpainetara jalgi zen behin baino gehiagotan. Mahaian bildu aitzineko eta ondorengo hitz-aspertuek beti uzten dute kontu interesgarriak. Off the record deituta, beraz, ezin denak azaltzekoak izan.

Azkenik: hiru solaskideak serio antza ageri dira argazkietan, gaia baitezpadakoa baita. Mahai-inguruko hizlarien bisaietan ederto ageri da hori. Eta gainerako argazkietan ere bai. Dani Blanco argazkilariak lan egiteko unean aldendu nintzen haiengandik, gero argazkiak ikusi nituenean jabetu nintzen hiru mintzakideen aldarteaz. Oso adierazgarria.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA-ren amaiera
2020-10-20 | Euskal Irratiak
Egoitz Urrutikoetxea
"Badirudi Frantziako justiziarendako, negoziazio batzuetan parte hartzea, gaizkile elkarteko kide izatea eta ekintza terroristak prestatzea dela"

Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.


Euskal sozialdemokraziaren koordinatzaileak eskainitako elkarrizketaren harira

Zer esan dezakegu, Euskal Herriaren aurka Espainiak eta Frantziak darabilten konfrontazioari buruzko kontraesan nagusirik planteatzen ez dutenez? Zergatik, garrantzi handiko aukera mediatiko horren aurrean, ez da planteatzen Euskal Herriaren nazio eta gizarte arazoa? Zergatik ez... [+]


2019-05-10 | ARGIA
Alfredo Pérez Rubalcaba espainiar politikaria hil da

Iktus baten ondorioz hainbat egunez ospitalean egon ondoren, ostiral eguerdian hil da Perez Rubalcaba. PSOEko idazkari nagusi ohia eta besteak beste Espainiako Barne ministro izandakoa, haren eragina nabaria izan zen ETAren azken garaian Espainiako Estatuaren estrategia... [+]


2019-02-04 | ARGIA
Frantzian euskal preso baten azken epaiketa abiatuko da

David Pla eta Iratxe Sorzabal epaituko dituzte Parisen otsailaren 4an eta 5ean. 2015eko irailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Baigorrin.


Eguneraketa berriak daude