Alfredo Pérez Rubalcaba espainiar politikaria hil da

  • Iktus baten ondorioz hainbat egunez ospitalean egon ondoren, ostiral eguerdian hil da Perez Rubalcaba. PSOEko idazkari nagusi ohia eta besteak beste Espainiako Barne ministro izandakoa, haren eragina nabaria izan zen ETAren azken garaian Espainiako Estatuaren estrategia eramateko.


2019ko maiatzaren 10ean - 15:59
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Madrilgo Puerta de Hierro de Majadahonda ospitalean hi lda Alfredo Pérez Rubalcaba, 67 urterekin. Hil aurretik, Espainiako hainbat goi ordezkari eta politikari ugari igaro da senideei babesa ematera, Rubalcabak bere karrera politikoan izandako eraginaren erakusle.

80ko hamarkadan, Felipez Gonzálezen gobernuan hasi zuen ibilbidea unibertsitateetako zuzendaritzan eta apurka gero eta kargu garrantzitsuagoak hartu zituen. 1993tik aurrera, Espainiako Gobernuaren aurpegia izan zen, GALen atentatu eta hilketek erabat zipriztinduta zegoenean.

Botere politiko gehien, baina, Jose Luis Rodríguez Zapateroren gobernupean lortu zuen, 2004tik 2011ra. Barne ministro izan zen, baita gobernuaren bozeramaile eta presidenteorde ere, dena batera. ETAren azken garaietan zeresan handia izan zuen Rubalcabak, nola Loiolako elkarrizketetan edo ondoren, erakundea armak uztekotan zenean.

Rubalcabaren estrategia ezker abertzalea polizialki harik eta gehien estutzea izan zen. Urte horietan izan ziren makro-atxiloketa eta tortura kasu ugari, eta besteak beste Bateragune auziaren ondorioz ETAren amaiera lortzeko lanean ari ziren ezker abertzaleko kide esanguratsuak kartzelaratu zituzten. Operazio horietan epaitutako asko absolbituak izan ziren gerora.

 

 


Euskal gatazka kanalean gehiago
2026ko uztailaren 8
'Egin'

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...