Soraluzen hitz egiten diren 20 hizkuntzen inguruko ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute gaur

  • Soraluzeko hizkuntza aniztasuna bistarazteko topaketa egingo dute Herriko Antzokian ostegun arratsaldean eta hitz egiten diren 20 hizkuntzetatik 13tako hiztunen kontakizunak entzun ahal izango dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 12an - 16:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

20 hizkuntza erabiltzen dira Soraluzen. Horietako 13ren gaineko topaketa izango da gaur, eguena, Soraluzeko Herriko Antzokian. Hizkuntza aniztasuna ikus-entzunezkoa proiektatuko da lehenengo, eta geurea ez den bestelako ama hizkuntzarekin duten harremana eta nork bere hizkuntzari ematen dion erabilera aztertuko da 13 herrikideren kontakizunak baliatuta. 19:00etan da hitzordua.

Albiste hau Plaentxia.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soziolinguistika
2024ko urriaren 16
Ainhoa Lasa Agirre, aholkularia
"Gazteek nahi dute euskarari buruz hitz egin"

2022ko uztailaren 13
Aitor Bedialauneta Arrate. Euskal Gorrak elkartearen presidentea
“Gorrak gutxiengo soziolinguistikoa garela uste dugu”

Eguneraketa berriak daude