Soldata arrakala datu ofizialek ematen dutena baino altuagoa dela salatu du LABek

  • Hego Euskal Herriko soldata arrakalari buruzko azterketa egin dute publiko LAB sindikatuak eta Ipar Hegoa fundazioak. Soldata arrakala datu ofizialek adierazten dutena baino sakonagoa dela frogatzeko, sektore feminizatuetako eta maskulinizatuetako kategoria bereko lanei dagozkien soldatak alderatu dituzte. Arrakalarik muturrekoena Gipuzkoako eraikuntzako biltegiko peoiaren eta zaharren egoitzako langilearen artean antzeman dute: lehenek %90,30 handiagoa den soldata dute. Txostenak azpimarratzen duena ez da, inolaz, maskulinizatutako sektoreetan soldatak altuak direla, baizik eta feminizatutako sektoreetan soldatak oso baxuak direla.

Bizkaiko erresidentzietako langileen borroka, 2017an. Argazkia: Ecuador Etxea.

2023ko otsailaren 22an - 10:57
Azken eguneraketa: 17:27
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaren datuak zentraltasuna hartu ohi du Soldata Berdintasunaren Aldeko Europako Egunean. Otsailaren 22ro bezala, aurten ere generoaren araberako desparekotasunak soldatan duen isla zenbakitan eman dute erakundeek zein hedabideek. Emakundek asteartean egindako agerraldian, adibidez, EAEko soldata arrakala % 17,9koa dela adierazi zuen; eurotan, gizon batek emakume batek baino 5.914 euro gehiago kobratzen ditu urtean, batezbestekoaren arabera.

Hego Euskal Herri mailako kalkuluak atera dituzte LAB sindikatuak eta Ipar Hegoa Fundazioak, eta Hego Euskal Herriko soldata arrakalari buruzko azterketa izeneko txostenean argitaratu dituzte datuak. INE Espainiako estatistika institutu nazionalaren 2020ko Soldata egiturari buruzko inkestan jasotako datuetatik tiraka, gizonezkoen eta emakumezkoen urteko batez besteko soldata garbia alderatu dituzte, eta ondokoak dira ateratako emaitzak: inkesta egin zen urtean batez beste irabazitako soldata gordina 32.645,74 eurokoa izan gizonentzat, eta 26.442,20 eurokoa emakumeentzat. "Horrek esan nahi du gizonek, batez beste, emakumeok* baino 6.200 euro gehiago kobratzen dutela urtean. Bestela esanda, gizonezkoen batezbesteko soldata %23,5 altuagoa da emakumezkoena* baino", ondorioztatu du txostenak.

Soldata arrakala, datu ofizialek diotena baino sakonagoa

Datu horiek emateaz harago, LABek eta Ipar Hegoak egindako azterketak soldata arrakalaren beste dimentsio bat ere bistaratu du: sexuaren araberako lan banaketak eragiten duen arrakala. Are, aspektu hori jo dute soldata arrakalaren beraren iturburutzat: "Emakumeok* egiten ditugun lanak debaluatuta daude, balio gutxien duten lanak dira. Lan berdina egiteagatik gutxiago kobratzen dugu, beraz egiturazkoa den diskriminazioa emakumeak* izateagatik pairatzen dugu, hau da, lan hori nork egiten duenaren arabera dago baloratuta, ez egiten dugun lanaren arabera".

Zentzu horretan, azpimarratu dute hein batean "sozialki onartua" dagoen aspektua dela soldata arrakalarena, gizonezkoek egiten dituzten zenbait lan emakumezkoek egiten dituzten beste lan batzuk baino hobeto ordaindua egotea logikotzat jotzen denez gero. Txostenean jasotzen denez, segregazio bertikala (enpresa berean generoaren arabera soldata ezberdinak ordaintzea langileei) modu argiagoan antzematen da eta errazagoa da horren aurkako neurriak indarrean jartzea, baina segregazio horizontala (kategoria bereko lanbideen artean ematen den soldata arrakala) ez da hain erraza antzematen. Hala bada, kategoria profesional bereko langileen arteko soldata arrakala ere aztertu du txostenak, soldata arrakalaren munta datu ofizialek islatzen dutena baino handiagoa dela ageriko eginez.

Sexuaren araberako soldata arrakala kuantifikatzeko, feminizatuta edota maskulinizatuta dauden sektoreetako hitzarmen kolektiboak alderatu dituzte. Alde batetik, metala, kale garbiketa eta eraikuntza sektoreetako hitzarmenak; eta bestetik, zaharren egoitzak, elikagaigintza-merkataritza eta eraikinetako garbiketa sektoreetakoak. Sektore horietan "parekideak izan daitezkeen kategoriak, hau da, antzeko lanak egiten dituzten kategoriak" hautatu, eta elkarrekin alderatu dituzte. Emaitza: datu ofizialetan jasotzen dena baino soldata arrakala nabarmen handiagoa.

Desparekotasun handiena Gipuzkoako eraikuntzako biltegiko peoi arruntaren eta zaharren egoitzako peoi arruntaren artean antzeman du azterketak. Bi lanpostuak kategoria berean kokatuta egon arren, biltegiko langileek %90,30 gehiago kobratzen dute, ia-ia bikoitza den soldata izanik. Eurotan, zaharren egoitzako langilearen urteko batez besteko soldata 16.870 eurokoa litzateke, eta biltegikoarena 24.512,59 eurokoa.

Bestelako datu esanguratsurik ere eman dute alderaketek. Adibidez, Araban eraikuntzako langileen soldata supermerkatuko langileena baino %82,73 altuagoa da, Bizkaian helduen egoitzako langileek baino %50,35 gehiago kobratzen dute eraikuntzako langileek, eta Hego Euskal Herri mailan, metaleko langileen soldata helduen egoitzetako langileena baino %45,36 altuagoa da.

"Horrek ez du esan nahi sektore maskulinizatuetako soldatak 'oso altuak' direnik. Kontrara, sektore feminizatuetako soldatak 'oso-oso baxuak' direla adierazten du", azpimarratu du Maddi Isasi LABeko Idazkari Feministak.

Sindikatuaren arabera, "gaur egun soldata arrakalaren kontrako borroka enpresa mailan egiten ari da batik bat, baina guk uste dugu egiturazkoa dela eta modu horretan egin behar diogula aurre. Tokian toki, enpresaz enpresa egin beharreko borrokei ere balioa emanez".

Borroka sindikala, erabakior

Aipatutakoez gain, egindako azterketak bestelako aspektuetan erreparatzeko abagunea ere eskaini du. Adibidez, lurralde batetik bestera, ezberdintasunak antzeman daitezke lan beragatik langileek jasotzen duten soldatari dagokionez. Arrazoia: "Indar korrelazioaren, negoziazio kolektiboaren eta ekintza sindikalaren araberakoa ere bada diferentzia. Adibide gisa, adinekoen egoitzetako kasuan herrialdeen arteko aldeak oso handiak dira".

Zentzu horretan, txostenak argi dio borroka sindikala ezinbestekoa dela hitzarmenak hobetzeko. Halere, ñabardura egin dute, ageriko egiteko ezberdina dela bateko eta besteko borrokei ematen zaien balioa: "Problematizatu nahiko genuke zergatik lortzen diren emaitza hobeak sektore maskulinizatuetako borroketan feminizatuetakoetan baino: honek harreman zuzena dauka lan bakoitzari ematen zaion balioarekin. Emakumeok* egiten ditugun lanek balio txikiagoa dutenez, lan hauetan baldintzak hobetzeko egiten diren borrokak ere debaluatuta daude (hau modu argian ikusten da gaur egun sektore feminizatuetan dagoen konfliktibitate maila eta borroka horien emaitzak alderatzen baldin baditugu)".

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea "diru-gosearen" biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): "Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz"

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


Eguneraketa berriak daude