Soinekoek ilusio optikoak eragin ditzakete, indarkeria matxistak ez ordea

  • Urdina eta beltza ala zuria eta urrekara? Seguruenik zuri ere erakutsiko zizuten soineko famatua. Orain indarkeria matxistaren aurkako kanpaina batean erabili dute.


2015eko martxoaren 9an - 09:39
Soineko famatua indarkeria matxistaren kontrako kanpaina batean baliatu dute Ingalaterran.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Zergatik da hain zaila beltza eta urdina ikustea?” galdetzen du The Salvation Army GKE kristau ingelesaren iragarkiak, gorputza ubelduraz betea daukan emakume bat soineko zuri eta urrekara jantzita agertzen den argazkiaren ondoan.

“Ilusio optiko bakarra bere aukera izan dela pentsatzea da. Sei emakumetik bat erasoen biktima da. Gelditu emakumeen aurkako erasoak” esaldiak osatzen afixa, The Independent egunkarian irakur daitekeenez.

Iragarkia argitaratu denetik jende askoren ahotan dabil Erresuma Batuan. Izan ere, Roman Originals etxeak ekoiztutako soinekoari egiten dio erreferentzia. Fenomeno biral bihurtu da azken asteetan, zenbait pertsonak soinekoa urdin eta beltz ikusten zutelako eta beste batzuek, aldiz, zuri eta urrekara, ilusio optiko baten eraginez.

Indarkeria matxistaren kasuan, errazagoa behar luke gauzen kolorea zein den argi ikustea.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.