Azken egunotan elkarretaratzeak egin ditugu kaleetan, berriz. Batetik, Orion izandako hilketa matxistagatik, gizon batek bikotekide ohia zuen emakumea era basatian hil baitu, eta, bestetik, Villabonan izandako eraso homofoboa salatzeko –LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko eguna zen aste berean egina–. Horrez gain, hauteskunde autonomikoen eta udal hauteskundeen egunean, Gasteizen emakume bat hil dutela jakin dugu. Argi dago emakumeen aurkako indarkeriak ez duela etenik.
Feministok kaleak hartzen ditugu behin eta berriz, emakumeok –emakume izateagatik– eta sistema zisheteropatriarkal hegemoniko honetako gorputz disidenteok jasaten ditugun eraso sexistak eta matxistak salatzeko. Era berean, salatu egiten dugu hedabide gehienek albiste horiei ematen dieten tratamendua, erasotzaileen "ontasunak" nabarmenduz eta biktimak ikusezin bihurtuz eta erruduntzat joz.
Geure buruari galdetzen diogu ea non dauden alderdi politiko batzuk, besteak beste, EAJ-PNV, Sexu Askatasunaren Berme Osoaren Legearen aurka agertu dena –"Soilik baietz da baietz" gisa ezaguna den legearen aurka–. Ahal Duguk eta EH Bilduk izan ezik, alderdi politikoek bi gai horiek baizik ez dituzte nabarmendu: zigorrak berrikustea eta erasotzaileak kartzelatik ateratzea. Hala ere, datuak oso esanguratsuak dira: EAEn 62 kasu berrikusi dira, eta zortzi erasotzaile atera dira espetxetik, zigorra amaitzear zutela.
Borroka ideologiko –erabat polarizatu– horren erdian, alderdi politiko batzuek zigor-eremura desbideratu dute eztabaida, eta legearen funtsezko elementu batzuk alde batera utzi dituzte, legeak erantzuna eman nahi baitie zigorgabetasunik ezaren eskaerei eta emakumeen sexu-askatasunaren aurkako abusuak desagerrarazteari. Horixe da, izan ere, lege honen xedea, prebentzioa, laguntza eta aholkularitza juridikoa, biktimek eta, oro har, emakume guztiek eskatzen dutenarekin bat etorriz. Pompeu Fabra Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko eta Kriminologiako katedradun eta UPV/EHUko Honoris Causa doktore Elena Larraurik dioen bezala, lege honen xedea da emakumeek beren kontakizuna balidatzeko duten premia, hau da, justizia beren alde jar dadin anbiguotasunik gabe, aholkularitza juridikoa, laguntza eta ordaina eskain diezazkien, zigorren gehikuntzarekin nahitaez lotu gabe.
Ikastetxeei hezkuntza-politika feministak lortzeko inplikazioa eskatzen badiegu, beharrezkoak diren giza-baliabideak eta baliabide ekonomikoak jarri behar dira
Hala ere, eta adituen ahotsari entzungor eginez, eskuineko politikariek erasotzaileei zigor handiagoak jartzea eskatzen dute, eta, aldi berean, hezkuntza-komunitateari dei egiten diote ikasgeletatik lan egin dezan jokabide matxistak desagerrarazteko. Dena egin dezakeen eskola nahi dute berriz, baina baliabide aski eman gabe. Ikus dezagun adibide bat: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 2023/24 ikasturterako ezabatu egin du Bizikidetza eta Hezkidetza Plana, EAEko ikastetxe gehienek bertan parte hartzen badute ere. Lehendik ere, plan horren arduradunentzako aintzatespena eta ordu-kreditua aski ez zela uste genuen; baina orain guztiz arduragabea iruditzen zaigu programa hori ikastetxeen esku uztea eta ikastetxeek berek erabakitzea zein plan edo proiektu egingo duten. Gainera, BeA figura berriak koordinatuko du Berrikuntza Pedagogikoari dagokion guztia.
Azken hamarkadetan, STEILASeko Idazkaritza Feministak behin eta berriz aldarrikatu du pedagogia feministan trebatutako profesionalak edukitzea, gazte-gaztetatik berdintasunean oinarritutako ikastetxeen alde lan egiteko, era guztietako indarkeria matxistarik gabe, pertsona guztientzat seguruagoak eta askeagoak izango diren espazioak lortzea helburu. Delitu sexisten eta sexualen prebentzioan lan egiteko profesionalak behar dira, eta ez delitu horien zigorrak handitu, behin delituak egin ondoren. Ikastetxeei hezkuntza-politika feministak lortzeko inplikazioa eskatzen badiegu, beharrezkoak diren giza-baliabideak eta baliabide ekonomikoak jarri behar dira. Bestela, ez dugu aurrera egingo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, eta hori oinarrizko helburua da egiturazko desberdintasuna eta sexuagatiko diskriminazio-mota guztiak ezabatzeko, emakumeen aurkako indarkeria matxista iraunkorrak ere bai.
Susana Andino eta Ana Perez, STEILAS sindikatuko Idazkaritza Feministaren izenean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]