Sindikatuei nola doakien, hala joango zaio errepublikari

  • "AEBetako Jane McAleveyren pare bat liburu iritsi zaizkit esku artera, eta gauza oso iradokitzaileak esaten ditu bertan. Aldeak alde, Euskal Herrirako ere baliagarriak direlakoan, Unions, Organizing, and the Fight for Democracy (Sindikatuak, antolaketa eta demokraziaren aldeko borroka) liburutik hitz hauek atera ditut, modu librean. Artikulua Unai Oñederrak idatzi du Emeki KUnama blogean.

     

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko irailaren 29an - 15:58
Azken eguneraketa: 18:13
Irudia: ELA

Ez ditugu robotak behar gure adinekoak zaintzeko. Behar duguna da aberatsek bere zergak ordaintzea. Behar duguna da sindikatua, korporazioen boterea orekatzeko.

Goikoak irabazten dutena partekatzera behartzeko ez dago greba serio bat baino modu boteretsuagorik. Sindikatuek, 1932an bezala, beste edozein bide edo erreminta baino eraginkorragoak izaten jarraitzen dute. Birbanaketa behartu behar diegu goikoei. Horrek botere ikaragarria eskatzen du. Langileek sortu duten aberastasuna nagusiek partekatzea lortzeko behar den boterea soilik lortzen da kolektiboki ekin eta masiboki beren lanpostuak uzten dituztenean.

Egungo egoerak erakusten digu ez dagoela sindikatuak eta super-gehiengoen grebak baino arma eraginkorragorik, ez dago ordezkorik. Jeff Bezos, munduko gizonik aberatsena, bere irabazien ehuneko esanguratsu bat bera multi-milioiduna egin duten langileei ematera behartzeko modu bakarra dago: eskatzen dena ematen duen arte langileek, guztiek, greba egitea. Hori da sindikatu demokratiko onek egiten dutena, eta horregatik dute 2020an 1932an zutenaren bezainbesteko garrantzia. Gogor irauten eta arrisku handiko ekintzak eginez handi irabaz daiteke.

Gainera greba handiak heziketa politiko handia dira. Handi irabazteko grebak dira heziketa politiko onena, mota guztietako jende desberdina batzen baitituzte (lagunak aukeratu egiten ditugu, lankideak ez). Langileek, sindikalizatzea erabakitzen dutenerako ulertu dute, sindikatuaren kanpaina on bati esker, beraien enplegatzailea kalte eragiten dieten politiken erantzulea den botere sistema zabalago baten parte dela. Ez da kasualitatea sindikatu indartsuenak dituzten hiri eta herrialdeak politika progresisten alde bozkatzea. Horregatik erasotzen dituzte eskuinekoek, behin eta berriz, sindikatuak. Ezkerrekoek baino hobeto ulertu zuten, nahi zutena egiteko (erregulazioak deuseztu, hauteskunde sistema kontrolatu, planeta inpunitate osoz txikitu), lehenik eta behin, korporazioen boterea orekatzeko herri honek inoiz izan duen indar garrantzitsuena eraitsi egin behar zutela: sindikatuak. Ongi sindikalizatutako langile bat, langile esnatu bat da, eta langile esnatuek herri honen norabidea alda dezakete.

Hauteskundeak irabaztetik harago, greba arrakastatsuak lortzeko super-gehiengoak eraikitzen ikasteak beste berebiziko onurak ditu: gobernatzeko boterea eraikitzea. Hauteskunde politikoak ezkerreko pertsona zintzo batek irabazten baditu, kalean dauden tropak aldaketa eragiteko mobilizatuta mantendu ezean, oso erraza izango zaie korporazio handiei guztia bere horretan mantentzea. Bozkatzaileek beren batasuna eta aktibismoa mantendu behar dute hauteskunde ostean ere.

Sindikatuek balio ikaragarria dute, ez soilik demokrazia galera eta diru sarrera desberdintasuna gelditzeko, baita amerikarrei, berriz ere, nola batu erakusteko. Pertsona arrunten boterea soilik eraiki daiteke pertsona arruntak beren alde altxatzen badira, beren baliabideekin eta buruan sartuta daukaten indibidualismoari buelta emango dioten kanpaina onekin.

Progresisten boterearen oinarria sindikatuak dira; komunitatean oinarritutako erakunde indartsu eta independenteen laguntzarekin, gizartearen helburu nagusien ardura hartzen duten sindikatuak.

Ez dago oinarri progresista behetik gora berreraikitzeko modu hoberik grebarako prest den sindikatu bat baino. Sindikatu onek norabide onean jartzen gaituzte, eta irabazteko ezinbesteko diren elkartasuna eta batasuna sortzen dute. Borrokatu dezakegu, eta irabaz dezakegu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude