Zigoze, Esa urtegiak mehatxatutako herria, murru batek inguratua

  • Zigoze herria Aragoin dago, Esca ibaiaren ertzean, hura eta Aragoi ibaia Esan urtegiratzen diren puntutik hurbil. Urtegia handitzeko obrak direla-eta, aipatu puntuan –urtegiaren atzealdean– urari eusteko dike bat eraikiko dute, eta dike horren eraginez Ezka ibaiak gain har dezakeela-eta, Silvia Melladok sareratutako argazkian ikus daitekeen murrua eraiki dute Zigozeren alde batean.


2020ko otsailaren 7an - 10:45
Sigüés herria, urari eusteko murruak inguratua / @smelladocruz
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

CHE Ebroko Konfederazio Hidrografikoak azaldu du 27 milioi euroko inbertsioa egingo dutela, herriaren alboan laku artifizial baten itxura izango duen azpiegitura eraikitzeko. "Herritarrek espazio bat irabaziko dute euren erabilerarako", irakurri daiteke paretatzarra altxatzen hasi zirenean plazaratutako albisteetan. Dikea eraiki ahal izateko hainbat biltegi eta baratze desjabetu dituzte, baita etxebizitza batzuk ere. ElDiario.es agerkariak 2017ko urrian argitaratutako artikuluan irakurri daitekeenez, hamar bizilagun ziren etxea uztera behartuak zeudenak, orotara 60 bat biztanle dituen herrian.

"Isiltasunari ahotsa"

Miguel Barluenga kazetariak aipatu artikuluan azaltzen duen moduan, hamar bizilagun horiek abokatuen esku jarri zuten auzia, desjabetze agindua atzeratzea lortzeko gutxienez. Halaber, aditzera ematen zuen azpiegitura berriaren aurkako protesta eta mobilizaziorik ez zela egingo Zigoze herrian, kaltetutako bizilagun gazteenak 70 bat urte zituelako, zonaldearen "despopulazio eta zahartzearen" beste adibide bat.

Joaquín Palacínek, Lurraldearen Antolamendurako zuzendari nagusia zenak, aurkako mugimendu handiagoa ez egotea faltan sumatzen zuen: "Artieda edota Milanos herrietan Esaren aurkako jarrera argia zen oso; Zigozen eskatu ziguten isitasunari ahotsa emateko". CHA Chunta Aragonesista alderdiko buruetako bat da Palacín. Zigozeren etorkizunaz kezkatuta, CHAk Aragoiko instituzioetan agertu du bere haserrea, baina Palacínek zioen moduan, herritarren jarrera ez da inguruko beste leku batzuetan bezain beroa izan...

Artieda: Esa urtegiaren mehatxuari kolektiboki erantzunez

Hain justu, ARGIAren pasa den asteko zenbakian, Esa urtegia handitzearen aurkako borrokan ikur bilakatu da Aragoiko Artieda herriaz erreportajea idatzi zuen Kattalin Barberrek. Obren aurkako mugimenduaz mintzatzen da Barber, baita haren gibelean sortutako beste ekimen batzuez ere, esaterako, goraxeago aipatu ditugun "despopulazio eta zahartze" fenomenoari aurre egiteko ekimenez.


Esa urtegia kanalean gehiago
2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...