Sexu krimenen kontrako zigor-protokoloa prestatu nahi dute 150 herrialdetako ordezkariek

  • Lehenengo aldiz, mundu mailako goi bilera egiten ari dira Londresen, emakumeen aurkako sexu krimenak jazarri eta zigortu daitezen neurriak hartzeko. Hala adierazi du Público egunkariak.


2014ko ekainaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Egunero 36 emakume bortxatzen dituzte Kongon. Argazkia: www.unocha.org.

150 herrialdetako gobernu ministroak, epaileak, militarrak eta lankidetzan aritzen diren eragileak elkartu dira ekainaren 10etik 13ra bitartean. Gatazketan, sexu krimenen arduradunak usu zigorrik gabe geratzen dira, eta hala gerta ez dadin, nazioarteko protokoloa adostu nahi dute parte-hartzaileek.

Dagoeneko sinatu dute adierazpen bat, zeinaren bidez indarkeriari aurre egiteko baliabideak eskatzen dituzten eta laguntzak biziraun dutenei babesa emateko. Krimenei buruzko informazio bilketa hobetzea adostu dute, sarri epaitegietara jotzeko zailtasunak edukitzen baitira frogarik izaten ez delako. Azkenik, bake akordioetan, sexu indarkeria gauzatu dutenek amnistia lortzeko aukerarik ez izatea adostu dute.

William Hague Britainia Handiko atzerri ministroak adierazi duenez, “azken hamarkadetan okerrera egin du arazo horrek eta XXI. mendean ez da inondik ere onargarria”.

Bi adibide jartzearren, Bosniako gerran, 1992 eta 1995 urteen artean, 20.000 emakume bortxatu zituzten. Kongoko Errepublika Demokratikoan egunero 36 neska eta emakume bortxatzen dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude