Sexu erasoa salatu du adin txikiko emakume batek Bilbon

  • Erasoa iragan asteburuan jazo zen. Hiru gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarrateratze bat (Argazkia: Ecuador Etxea)

2020ko otsailaren 28an - 10:26

Pasa den asteburuan egin zioten sexu erasoa neskari, inauterietan. El Correok emandako informazioaren arabera, Poliziak salaketan jaso du emakumea lagunekin atera zela, eta bakarrik geratu zen unea baliatu zutela erasotzaileek honi edaten emateko. Edan ostean konortea galdu eta goizaldean esnatu zen Solokoetxen, obretan den gune batean. Herritar batek deitu zuen larrialdietara, eta adin txikikoa ospitalera eraman zuten. Hainbat iturrik publiko egindako informazioaren arabera, 13 urte ditu erasotuak.

Ospitaleratu ostean izan zuen Ertzaintzak erasoaren berri. Ikerketa bat abiatu, eta emakumeak jarritako salaketaren ondotik, hiru gizon atxilotu dituzte ostegunean. Atxilotuak 18 eta 21 urte artekoak dira.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude