Sexu erasoa leporatuta, gazte bat atxilotu dute Durangon

  • Erasotzaileak bortxatu egin duela salatu du adin txikiko emakumeak. 24 urteko gizona atxiloturik dago, epailearen aurretik igarotzeko zain.


2019ko azaroaren 13an - 16:02
Durangon burututako Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen baitan egindako manifestazioa (Argazkia: Ecuador Etxea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehen gauez jazo zen erasoa, Durangon. 24 urteko gizonak adin txikiko emakumea bortxatu zuen. Emakumeak salaketa jarri zuen, eta Ertzaintzak astearte gauez atxilotu zuen erasotzailea. Atxilo dago ordutik, epailearen aurretik igarotzeko zain.

Durangoko Udalak erasoa gaitzetsi du, eta eraso matxisten aurkako protokoloa aktibatu duela jakinarazi: “Nazkatuta gaude horrelako berriez, eta, kasu honetan, Durangon gertaturik, udalak eskain ditzakeen errekurtso eta babes guztiak eskainiko dizkiogu biktimari”.

Mugimendu Feministak ere agertu du bere gaitzespena. DAFAk (Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak) autodefentsa feministaz erantzutera deitu du, eta mobilizazioa iragarri asteazkenean, 19:00etan, Pinondo Etxean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude