Haurrei egindako abusu delituak preskribatu ez daitezen, lege aldaketa eskatu dute salestarretako ikasle ohiek

  • Deustuko salestarren aurkako salaketak jarri dituzten ikasleek sexu-abusuen gaia agenda politikoaren erdigunean jartzeko eta "alderdikeriaz" ez erabiltzeko eskatu dute. Legea aldatzeko ekimenak eskatu dituzte, delituak preskribatuta eta argitu gabe gera ez daitezen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 27an - 09:35
Otsailaren 8an Done Petri plazan egindako elkarretaratzea (argazkia: Ecuador Etxea).

Salestarren aurkako salaketak jarri dituzten ikasleek politikariei eskatu diete egin beharreko aldaketak egin ditzatela haurren sexu-abusuen delituek preskribatu ez dezaten. Vatikanoak pederastiaren aurkako goi-bilera egin eta biharamunean kaleratu dute agiria biktimek.

Joan den astean Bilboko Instrukzio Auzitegiak irakasle ohiaren aurka jarritako 31 salaketetako zortzi artxibatu zituen. 80ko hamarkadan haurrei egindako sexu abusu delituak preskribatu egin direlako hartu zuen erabakia auzitegiak.

Horregatik eskatu dute delituok ez preskribatzeko neurriak hartzea. Salatzaileek azaldutakoaren arabera, sexu-abusuak pairatu dituzten haurrak adinez nagusi izatera heldu eta delituak salatzeko erabakia hartzen dutenerako, "denbora gehiegi" igarotzen da, eta horrek asko zailtzen du egia argitara ateratzea.

Jarritako salaketekin haurren aurkako sexu-abusuen gaia mahai gainean jarri eta abusuak jasan dituzten guztiak salaketa jartzera animatu nahi dituzte. Oharrean Elizari, eta salestarrei bereziki, "gardentasuna, umiltasuna eta zintzotasuna" eskatu dizkiete, eta erasotzaileak ez babesteko.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pedofilia
2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Elizako erakundeak eta arduradunak ikertu nahi ditu Espainiako Fiskaltzak, pederastia kasuengatik

Espainiako Estatuan momentu honetan 147 ikerketa daude auzitegietan, Eliza barruan izandako sexu abusuengatik, horietatik %67 2000. urtea baino geroago gertaturiko kasuak dira. Fiskaltzak bere urteko txostenean azaldu duenez, eliz erakundeen "erantzukizun zibil... [+]


2023-09-04 | Goierriko Hitza
"Elizaren inpunitatearen" aurka borrokatzera deitu du Itaiak

Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du larunbat eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, "Elizaren inpunitatea borrokatu" lelopean.


“Kakux” apaiz laguntzaile izendatzearen aurka mobilizatuko dira Beasainen

Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.


Adin txikikoei sexu gehiegikeriak egin zizkien Juan Kruz Mendizabal "Kakux" Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu dute

Juan Kruz Mendizabal “Kakux” elizgizona Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du Pedro Ayuso Donostiako gotzainak. Mendizabal Gipuzkoako bikario nagusi izan zen eta udalekuetan sexu gehiegikeriak egin zizkien hainbat adin txikikori, haiekin zuen konfiantza... [+]


Eguneraketa berriak daude