Sestaoko alkatearen portaera gaitzesteko mozioa atzera bota dute EAJk eta PPk


2014ko maiatzaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Sestaoko alkatea, adierazpen arrazistengatik azalpenak eman ondoren, herritar batzuen txalo artean (argazkia: EFE).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bergararen jarrera gaitzesteaz gain EH Bilduk eskatu du Udalak bete dezala erroldatze-legea. Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari arazo sozial eta ekonomikoetan konprometitzeko ere eskatu die koalizio subiranistak.

Ezkerraldeko Herrikolore hedabidean argitaratu den testuan, EH Bilduk gogorarazi du Sestaoko langabezia-tasa %27koa dela eta egungo prekarietate egoerak eragin dituela herriko gatazka sozialak. Azken urteetan arazo horiei aurre egiteko Udalak eta gainontzeko instituzioek neurri desegokiak hartu dituela azpimarratu du EH Bilduk.

Immigrazioa eta kriminalitatea modu orokorrean lotzea "inoiz egin behar ez den zerbait" dela ere nabarmendu dute eta gogora ekarri Bergarak lehenago Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun saileko zuzendari izan zela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude