Sestao eta Irurako Euskal Forging-eko langileak greban dira duela astebetetik

  • Iruran kokatuta dagoen enprean ari diren 43 langileek greba mugagabea hasi zuten ekainaren 6an eta protestarekin baldintzetan hobekuntzak eskatzen dituzte.

Manifestazioaren bukaeran, langileak protestan. (Argazkia: Ataria)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 14an - 10:48
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bostehun egun baino gehiago daramatzate Euskal Forging enpresako langileek hitzarmenik gabe. 2015aren amaieran iraungi zitzaien aurrekoa eta iazko urritik ari dira berria negoziatzen. Langileen ordezkariek, ordea, ez dute adostasunik lortu enpresa jabeekin, eta honenbestez, aurreko asteartetik greba mugagabean dira. Baldintza duinagoak eskatzen dituzte lanerako eta "atzera bueltarik ez du abiatutako bideak". Horrela adierazi dute Juan Mari Urkola, Gaspar Jauregi eta Alberto Alonsok, ELA sindikatuak Irurako plantan dituen hiru ordezkariek.

43 langile ari dira lanean, 90ko hamarkada erdialdetik Irurako Katategi industriagunean kokatuta dagoen lantegian. Haize errotetarako eraztun laminatuak egiten dituzte. Tamaina jakin batekoak egiten dituzte gure eskualdean, handiagoak Euskal Forging-ek Sestaon duen plantan egiten baitituzte. Han beste 48 langile ari dira lanean eta guztiek elkarrekin, Irurakoak eta Sestaokoak, osatu dute hitzarmena negoziatzeko plataforma. Adostasunik ez dutela lortzen ikusita, bi plantetako langileek aho batez onartu dute grebara jotzea.

Hobekuntza sozialak eskatzen dituzte eta hemendik aurrerako hitzarmenak langileei «segurtasuna» ematea. Alde horretatik, soldata igoeraren puntuan geratu dira negoziazioak ez aurrera, ez atzera.

Igoerak kontsolidatu

"Martxa onean" doan enpresa dela eta horrek euren soldatetan «isla» izan behar duela uste dute Irurako Euskal Forging-eko langileek. Jabeak prest agertu dira 2016an eta 2017an 900 euro saria ordaintzeko langile bakoitzari, baldin eta akordiora iritsiko balira. ELAko delegatuek azpimarratu dutenez, ordea, "diru kopuru horren zati txiki bat baino ez dute gure soldatetan kontsolidatu nahi, aparteko sari bat bezala eman nahi digute gainerakoa".

Eskakizun garbia dute Sestaoko eta Irurako lantegietan dabiltzan ehun beharginek. 2016, 2017 eta 2018rako, urteko 770 euro lineal eskatzen dituzte eta hori islatuta gera dadila euren lansarietan. "Hobekuntza horiek hor geratu behar dute, gero, ezgaitasun egoeretan edo langile berriak hasten direnean kontuan hartzen den soldaten oinarria hori izan dadin. Egonkortasuna behar dugu, ezin gara beti momentuko irabazien zain egon. Gainera, zeinek erabakitzen du noiz dauden irabaziak?", esan dute ELAko delegatuek.

Enpresaren jarrera «tematia» izan dela uste dute langileek eta beraz, beste proposamen bat jaso artean greban jarraituko dutela hitz eman dute. Langile guztiek, Sestaokoek eta Irurakoek, elkarrekin erabaki zuten borroka molde hori hartzea eta joan den ekainaren 6tik ez dira lanera joaten.

Mobilizazioak egunero

Produkzioa etenda egon arren, Irurako langileek aurreko asteartetik goizero egiten dituzte protestak lantegi parean. Normalean, bi txandatan egiten dute lana astelehenetik ostiralera nahiz eta sekzio batek gauez ere egiten duen lan hiru txandatan, beraz, ordutegi horretan enpresaren atarian biltzen dira. Gainera, goizero, 10:00etatik 10:30era manifestazioa burutzen dute Katategi industriagunean zehar.

ELA sindikatuko langile ordezkariek edozein unetan negoziatzeko prest daudela azpimarratu dute, baina greba uzteko enpresako arduradunek mahai gainean proposamen bat jarri beharko dutela adierazi dute. "Guk geureari tinko eutsiko diogu, hurrengo urteetarako lan hitzarmen duina lortu arte".

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


Gose grebari ekingo diote Gasteizko lorezainek, akordiorik ezean

Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]


Greba orokorra Italian ostiralean, Palestinarekin elkartasunez

Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.


Beti Aingeru arrantzontziko tripulazioak tratu txarrak salatu ditu, eta matxinada gezurtatu

Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.


Garnica taldeko zuzendaritza ez da agertu Maderas de Llodion langileekin zuen bileran

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.


Gasteizko lorezainak, sei hilabete greban eta borrokan lan baldintza duinen alde

Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]


2025-09-22 | ARGIA
Greba mugagabea hasi dute Maderas de Llodio enpresan, 39 kaleratzeen aurka

Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.


Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude