Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata duinak” direla ohartarazi dute, eta lortzen ez dituzten bitartean grebari eutsiko diotela iragarri.
Enviser enpresako langileak dira lorezainak, baina Gasteizko Udalak azpikontratatutako zerbitzua da. Hainbat bilera eta negoziazio izan dira denbora tarte horretan, baina ez langileen eskariak asetzeko nahikoa, enpresa batzordea osatzen duten ELA, LAB eta ESK-k ohar bateratuan azaldu dutenez: “Lanaldiari eta baimenei dagokienez aurrerapenak egon badira ere, gai ekonomikoari dagokionez enpresak egindako proposamenak ez du lorezaintzako estatu mailako azken hitzarmenean galdutako eros-ahalmena ere berreskuratzen”.
Horrela laburbildu zuen gatazkaren funtsa ELAren aholkulari Andoni Castro Vivasek ekainean ARGIAri eginiko elkarrizketan: “Enviser enpresa kontratatzaileak lorezaintzako estatuko hitzarmena jarraitzen du, eta baldintza oso txarrak ditu, batez ere soldatei dagokienez, kasu askotan lanbide arteko gutxieneko soldataren mugan daude. Langileen errebindikazio nagusia enpresa-hitzarmen bat sinatzea da, hainbat hobekuntza jaso beharko lituzkeena: soldata igoera garrantzitsuak hemen dagoen bizi-kostuarekin bat etorrita, Espainiako Estatukoaren oso bestelakoa; lanaldia astean 35 ordura murriztea; osagarriak hobetzea eta arrisku plus bat izatea. Horiek lirateke aldarrikapen garrantzitsuenak”.
Gasteizko Udala eta Enviser enpresa
Lan hitzarmena berez eskasa izateaz gain, langileen esanetan, “azken urteetan” erosahalmenaren galera handia pairatu dute lorezainek, %13koa, “alegia urteko 3.000 euro inguru”. Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak proposamen bateratua aurkeztu zuten, baina langileek ez dute onartu: “Ez du inolaz ere bermatzen galdutako eros-ahalmenaren berreskurapena, kategoriaren arabera lau urtetan zehar %15 eta %20 bitarteko igoerak suposatzen baitute”.
Lorezainak oso kritikoak izan dira hasieratik Gasteizko udal gobernuaren eta Enviser enpresaren jarrera zein argudioekin. Biek onartu badute ere langileen lan baldintzak eskasak direla, udal gobernuak maiz adierazi du ez duela zerikusi zuzenik gatazkan, lorezaintzarena udalak azpikontratatutako zerbitzua bada ere. Enviserrek dio, aldiz, bere garaian udalak jarritako baldintzak betetzen dituela, eta soldatak igotzea ez dela bideragarria ekonomikoki. “Udalak eta enpresak elkarri pasatzen diote pilota”, laburbildu zuen Castrok egoera aipatu elkarrizketan.
Argudio horiek errefusatu dituzte lorezainek, ordea, eta biek ala biek beren posizioetatik mugitzeko “tarte handia” dutela ziurtatu dute. “Multinazionalaren aldetik, %6ko etekin industrialeko kontratuak lortu baitzituen eta langileen prekarietatearen kontura aberasten jarraitu nahi baitu”. Udalari dagokionez, “arazorik gabe, zerbitzuko 80 langileek eskatzen duten soldata hobetzeko aukera duelako, udal aurrekontuaren %0,1 baino gutxiago izango bailitzateke”.
Iragan asteko ostegunean lan gatazkak konpontzeko Preco zerbitzu publikoan bilera izan zuten langileen ordezkariek eta enpresak. Lorezainen esanetan, Enviserrek “berriro ere” negoziatzeko borondaterik eza erakutsi zuen: “Alde sozialarentzat garrantzitsua den informazioa emateari uko egin zion eta gutxieneko zerbitzuen agindu bidegabeak ezartzen jarraitzeko erabakia jakinarazi zuen, horiek ez dutenean izateko arrazoirik. Sindikatuen ordezkariek luzatutako eskuari ahalik eta modu okerrenean erantzun zitzaion, horri uko eginez eta sindikatuei desadostasunak konpontzera epaitegira joatera animatuz”.
Horren aurrean, “behingoz” udal gobernuaren “benetako inplikazioa” eskatu dute langileek. “Sistematikoki uko egin baitio negoziazioaren parte izateari, baina aldi berean etengabe hartzen dituen erabaki politikoekin baldintzatzen ari da. Alternatibak bilatu beharrean, langileen errendizioa bilatzen du”, kritikatu dute.
Bitartean, oraindik zabalik dauden Gasteizko igerileku irekietan, parkeetan edo bide bazterretan, grebaren ondorioak nabarmenak izaten jarraitzen dute, herritarren kalterako.
Mobilizazioa Artiumetik abiatuta
“Langileek borrokarekin jarraitzeko irmotasuna dute, soldata duinak lortu arte, hori baita lan-gatazka desblokeatuko duen elementu bakarra”, adierazi dute. “Konponbideak aurkitzeko garaia” da, sindikatuen esanetan. “Bitartean, mobilizatzen jarraitzea besterik ez zaigu geratzen”. Makina bat mobilizazio burutu dituzte langileek urte erdi honetan.
Hain zuzen ere, mobilizaziora deitu dituzte herritarrak greba mugagabeak sei hilabete egingo dituen egunean, irailaren 26an. Manifestazioa Artium museotik abiatuko da arratsaldeko 18:30tan. “Gure borroka justuari eusten dion babes sozial handia” espero dute langileek bertan.
Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.