Espekulazioaren aurkako taldeek okupatu zuten Senpereko Olha etxea saldu da

  • Salerosketaz arduratu den Urruñako notarioak asteazkenean eman die salmentaren informazioa espekulazioaren aurka etxaldea okupatuta zuten eragileei.

Senpereko Olha etxaldearen okupazioa. Argazkia: Ostia sarea.

2023ko abuztuaren 3an - 10:20
Azken eguneraketa: 12:36
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekainaren 27an abiatu zuten ELB laborarien sindikatuak, Lurzaindia elkarteak, Ostia sareak eta espekulazioa salatzeko sortu duten kolektiboko kideek Senpereko Olha etxaldeko okupazioa. Asteazkenean Alexis Inchauspe notarioaren bulegora joan dira, eta bertan jakin dute 1,3 milioi euroren truke saldu dutela etxaldea.

Laborantza lurrak galtzeko arriskua izan da okupazioa egitera bultzatu duen kezka nagusia, baita lurraren espekulazioa ere. Azken hilabetetan hitz egiteko saiakerak porrot egin ondoren hasi ziren okupazio operazioarekin. Salmenta ondoren, okupazioaren segidarekin zer egin beharko duten ikusi beharko dute, baina momentuz etxean jarraitzeko asmoa adierazi dute.


Lurraren espekulazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.