“Sendagilerik gabe gaude Elizondon”

  • Elizondoko osasun etxeko medikuaren bulegoan ez da medikurik izan gaur. Lehen eguna dute herrian sendagilerik gabe eta kezkatuta daude. Bizilagunak  Baztango Osasun Plataforman batzartzen hasiak dira eta asteazkenetan protesta egiten dute kalean egoera salatzeko.


2024ko irailaren 17an - 07:02
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sendagilerik gabe daude Elizondon gaurtik. Etorkizun hurbilean ez du ematen irtenbiderik izanen dutenik. Nafarroako Gobernuak mediku falta "orokortua" dela esana die Baztango Osasun Plataformako kideei. "Ez dakigu nora jo behar dugun egunotan medikuarenera eta ez dakigu noiz arte izanen garen egoera honetan", azaldu du Izargi Zumarragak Baztango Osasun Plataformako kideak. Baztan, Zugarramurdi eta Urdazubiko zerbitzua eskaintzen du Elizondoko osasun zentroak: "Apiriletik aparteko lanorduei esker aritu dira zerbitzua eskaintzen, baina hori egiteari ere utzi diote profesionalek", esan du. Lantaldeko kideek erabaki dute ez dutela ordu gehiago lan eginen beste kideen oporrak eta bajak betetzeko. Larrialdiak artatuko dituztela diote, baina herritarrek ondoko herrietara joan beharko dute kontsultetan arta ditzaten.

Asteazkenetan hasi dira protestak egiten Elizondoko osasun etxearen parean. Joan den astekoan 200 lagun baino gehiago elkartu ziren. Gaur ere jende andana batu da 11:30etan. Irailaren 25ean arratsaldean elkartuko dira bizikleta martxa egiteko herrian barna eta gero 19:30ean elkarretaratzea egiteko. Irailaren 29an 12:00etan manifestazioa eginen dute herriko plazan. Izargi Zumarragarekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.

 


Osasunaren pribatizazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.