Plataformak jakinarazi du Bidasoako ospitalean zerbitzua maiatzean itxi zenetik, Donostiako ospitalean ez direla "arreta egokia" ematen ari, kontsulta asko bertan behera uzten ari baitira "alternatibarik gabe". Maiatzean ESK sindikatuak salatu zuen larrialdi pediatrikoak ere bertan behera gelditu direla, eta ekainaren hasieran 10.000 lagun bildu zituen manifestazioa egin zuten Irunen (Gipuzkoa).
Osasun Bidasoak gogorarazi du 2022 hasieran urologiako lau espezialista zeudela eskualdean, baina uztailean bakarra gelditu zela, "modu jarraituan" eman ziren baja medikuengatik eta lekualdatzeengatik. Gainera, plataformaren arabera, bakarrik gelditu zen urologo horrek bere lanpostuari uko egin behar izan zion, ezin zituelako pazienteak "behar bezala" artatu. Geroztik, zerbitzua "modu prekarioan" eman da, urtebete baino gehiagoko itxarron zerrendekin. Aurtengo maiatzea Bidasoako ospitalean zerbitzu hori itxiko zutela iragarri zuten, eta Donostiako ospitalean artatuko zirela pazienteak "egoera normalizatu" arte.
Osasun Bidasoak, ordea, salatu du Donostiako eta Bidasoako ospitaleetan ez direla ari inor artatzen urologia zerbitzuan. Donostian "urgentzia handiko" kasuak soilik artatzen dituzte: "Kontsultak bertan behera uzten ari dira inolako alternatibarik jarri gabe". Helegite bat aurkeztu dutenei zera erantzun diete, plataformaren arabera: itxaron zerrendan edukiko dituztela eta, ahal denean, kontsultaren data berria jakinaraziko dietela.
Egoera honek "arazo larriak" ekar ditzakeela ohartarazi du Osasun Bidasoak. Izan ere, "dagoeneko diagnostikatuta dauden eta jarraipena behar duten" pazienteak artatzeari utzi die Bidasoako ospitaleak. Horien artean, "patologia larriak" dituztenak azpimarratu ditu plataformak: esaterako, prostatako, giltzurruneko eta maskuriko minbiziak dituztenak.
Urologiatik haragoko arazoa
Bidasoako ospitalearen azken plana argitaratu zenetik, apirilean, urologia ez da desagertu den zerbitzu bakarra. Izan ere, ESK sindikatuak maiatzean salatu zuen larrialdi pediatrikoak ere bertan behera geratu direla, eta beste espezialitate batzuk “arriskuan” daudela: "Hala nola traumatologia, kardiologia (une honetan 4-5 hilabeteko itxarote-zerrenda du) edo neurologia”. Gainera, Osasun Bidasoak salatutakoari jarraiki, ESK-k gaitzetsi zuen Donostiako ospitalean larrialdi zerbitzuak "saturatu" egin direla, oinarrizko arreta zerbitzuak ixteraino.
Egoera horren aurrean, Osasun Bidasoak berak deituta, 10.000 lagun baino gehiago elkartu ziren Irunen (Gipuzkoa) ekainaren hasieran. Eskualdeko osasun zerbitzu publikoen gainbeheraz ohartarazi eta zerbitzu duina aldarrikatu zuten mobilizazioan.
Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.
Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]
Sindikatuak salatu du apiriletik ez dela haurrik artatzen larrialdietan. Ohartarazi du “aspalditik” ari direla zerbitzuak gutxitzen, ez bakarrik pediatrian. Maiatzaren 16an, 14:00etan, kontzentrazioa egingo dute ospitaleko sarreran.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]
Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
EAEko biztanleen %23,9k osasun asegurua zeukan kontratatuta 2023an, Eustaten datuen arabera. 2021eko datuekin alderatuta, %4,1 gehiagok. Batez ere traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultak egin ziren. Aseguruen %61,3 enpresentzakoak edo bestelako... [+]
Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]
Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]