“Gogoeta serioa egin behar dugu”

  • Geroa Baik Madrilgo Kongresuan izan duen eserlekua galdu du. Alderdiko zerrendaburu Koldo Martinezek adierazi du "errespetuz" onartzen duela. Herritar askok Podemosek estatu mailan bultzatzen duen aldaketa babestu dutela ulertzen duela adierazi du Iruñean egin duen agerraldian, Diario de Navarrak jaso duenez.


2015eko abenduaren 21ean - 00:31
Koldo Martinez artxiboko irudi batean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Boto galera zergatik gertatu den ulertzeko "gogoeta serioa" egin behar dutela adierazi du.

Info7 irratian egin dioten elkarrizketan adierazi du Senaturako Aldaketa-Cambio hautagaitza bateratua bultza duten alderdiek autokritika egin behar dutela. "Senatura begira kanpaina txarra egin dugu. Jende batek gaur oraindik ez zekien hautagaitzarena nola zen. Ez dugu jakin helarazten Nafarroako gobernua sustengatzen dugun lau indarrak elkarrekin gindoazela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2015
Eguneraketa berriak daude