“Indarkeria bikarioa: emakumeei eraso egiteko seme-alabak erabiltzen direnean” jardunaldiak egin dituzte astearte honetan Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Errealitate lazgarri honetaz ohartaraztea, sentsibilizatzea eta profesionalak psikologikoki eta legalki formatzea izan dute helburu jardunaldiek.
Espainiako Estatuko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Behatokia 2013an hasi zen indarkeria matxistak hildakoen zerrendara hildako seme-alaben kopurua gehitzen. Ordutik, 47 ume hil dituzte estatuan, indarkeria bikarioaren biktima. Emakumeei min egiteko asmoz, seme-alabak baliatzea da indarkeria bikarioa eta gaiari heldu diote Bilbon psikologiaren eta zuzenbidearen munduko adituek.
Batetik, sentsibilizatu nahi izan dute zeinen eragin larriak dituen umeengan indarkeria mota honek. Bestetik, indarkeria fisiko nahiz psikologikoak haurrengan dituen ondorioak tratatzeko esku-hartze psikoterapeutikoak eta multidiziplinarrak aztertu dituzte. Azkenik, justiziaren ikuspegitik, indarkeria mota honen inguruan formatu nahi izan dituzte indarkeria matxista kasuei lotuta prozesu legaletan parte hartzen duten profesionalak.
Amak jasaten duen indarkeriaren lekuko eta biktima
Euskal Herriko Bilgune Feministak haurren aurkako indarkeria landu zuen 2016an eta emakumeen aurka egiten den indarkeria haren seme-alaben aurkako indarkeria dela nabarmendu zuen: “Amak pairatzen duen indarkeriaren lekuko diren haurren kasuan, legeak hutsune nabarmenak ditu, etxean indarkeria-egoerak bizi dituzten haurrak ez direlako zuzeneko biktimatzat hartzen”. Adituen arabera, haurrengan albo-ondorioak izaten ditu indarkeria mota horrek eta sarritan gaitz psikologikoak, agresibitatea edota urduritasuna eragin ditzake.
"Haur batek ikusten badu gehien maite duen pertsonari min ematen diotela, nork eta gehien maite duen beste pertsonak… Ez da gai ongia eta gaizkia desberdintzeko"
Hala mintzatu zitzaigun Aitziber Bañuelos hezitzaile eta pedagogoa: “Haien amek pairatzen duten indarkeriaren zuzeneko biktimak dira umeak. Indarkeriak ez du derrigor esan nahi kolpe edota irainak daudenik, ez du zertan fisikoa edo hitzezkoa izan. Adinez txikikoak indarkeria-ingurune batean hazteak esan nahi du borroka-giroa bizi dutela, maitasun eza dagoela eta komunikazio gabeziak daudela. Eta komunikazio ezak indarkeria gradu altua gordetzen du batzuetan, ez baitago indarkeria makurragorik inkomunikazioa baino. Agerikoa ez den indarkeria oro identifikatzeko zailagoa da, eta haren inpaktua kaltegarriagoa da gainera, bereziki gauzak desberdintzeko gai ez direnentzat. Haur batek ikusten badu gehien maite duen pertsonari min ematen diotela, nork eta gehien maite duen beste pertsonak… Ez da gai ongia eta gaizkia desberdintzeko, eta ikasten ari dena bereziki etxean jasotzen du. Umeak zuzeneko biktimak dira. Bestelakoa esatea garrantzia kentzea litzateke, eta umeen babesgabetasun eta zaurgarritasuna areagotzea”.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana