Sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Tubacex enpresako langile bati, ertzain bat erasotzeagatik

  • Beatriz Ledo Languilla epaileak sei hilabeteko espetxe zigorra eta bi isun ekonomiko ezarri dizkio Tubacex enpresako grebalari bati, ertzain bati lesioak eragiteagatik 2021eko otsailaren 23an. Langileak iragarri du helegitea jarriko duela bere errugabetasuna defendatzeko eta bere abokatua lanean ari da jadanik horretan.

2021eko otsailaren 23an gertatutako istiluen irudia. Argazkia: Iñaki Montes

2023ko azaroaren 23an - 08:30
Azken eguneraketa: 11:02
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azaroaren 10ean izandako epaiketaren emaitza heldu zaio jadanik Tubacexeko grebalari bati eta ez da bere aldekoa izan. Hain zuzen, Beatriz Ledo Languilla epaileak sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio beharginari, bere ustez frogatu baitute Ertzaintzaren 22166 agentea eraso zuela 2021eko otsailaren 23an. Ez da espetxera joan beharko, ez baitauka aurrekaririk, baina 180 euroko isuna eta 165 euroko kalte ordainei egin beharko die aurre grebalariak.

Langilea erabat desados agertu da epaiarekin eta helegitea aurkeztuko duela jakinarazi dio Aiaraldea Komunikabideari. Abokatuak berretsi dio hedabideari lanean ari dela dagoeneko errekurtsoan.

Froga bakarra langilearen aurka; ertzainaren hitzak

Akusatuak gertakarien bi lekuko eta egun horretako liskarrak eta oldarraldiak jasotzen zituen bideoa eraman zuen epaiketara, baina epaileak erabaki du 22166 agentearen deklarazioa nahikoa dela behargina zigortzeko -beste ertzainek ziurtatu zuten ez zutela erasoa ikusi-.

Are gehiago, Beatriz Ledo Languilla epaileak ertzainak epaiketan esan ez zituen adierazpenak txertatu ditu bere ondorioetan. Esaterako, jaso du "ostiko batek belaunean eta kolpe batek ukondoaren barruko partean" sortu zituztela lesioak, nahiz eta ertzainak ez zuen horrelakorik esan bere deklarazioan. Zehazki, 22166 agenteak aipatu zuen ez zuela oroitzen nola egin zion min langileak. Soilik argi zuela berak egin ziola eraso.

Halaber, epaileak ziurtatu du erasoa gertatu zela Ertzaintzaren oldarraldia baino lehen, poliziak horrelakorik ez bazuen adierazi ere. Hain zuzen, 22166 poliziak aipatu zuen oldarraldi baten erdian -goizeko lehenengoan, hain zuzen- gertatu zela erasoa.

Akusatuaren frogak eta adierazpenak bihurritu bera zigortzeko

22166 deklarazioekin izandako trataera eskuzabalarekin alderatuta, Ledo Languilla epaileak oso bestelako jarrera izan du defentsaren deklarazioekin eta frogekin.

Hasteko, bai akusatuaren zein lekukoen adierazpenak baliatu ditu soilik  salatua kokatzeko gertakarien erdian eta erruduntzat jotzeko. Lekukoek adierazi zuten akusatuak janzkera deigarria zuela -zapata zuriak- eta horri esker ezberdindu zutela eta ziurtatu ahal zutela ez zuela erasorik egin. Hala ere, adierazpen horiek baliatu ditu epaileak ertzainaren deklarazioa indartzeko eta akusatua identifikatzeko erasoaren egile gisa.

Horrez gain, epaileak onartzen du Ertzaintzaren oldarraldian akusatua ikusten dela alde batera egiten eta istiluetatik aldentzen, baina hori ez da nahikoa izan eta Beatriz Ledo Languillak uste du erasoa beste une batean gertatu zela, zehazki, grabatuta ez dagoena.

Ustezko erasoa ez dago grabatua, baina badago, eta ez da erasoa

22166 ez bazuen horrelakorik esan eta frogarik ez badago ere hori ondorioztatzeko, epailearen aburuz, Tubacexeko langilearen erasoa goizeko lehen oldarraldia baino lehen jazo zen, eta akusatuaren adierazpenak baliatu ditu horretarako Ledo Languillak.

Izan ere, salatuak aitortu zuen talka izan zuela poliziarekin. Beatriz Ledo Languillaren iritziz, grabatuta ez dagoen une horretan gertatu ziren erasoa eta lesioak. Arazoa da gertakari hori akusatuak berak erakutsi zuela epaiketan aurkeztutako bideoan. Zehazki, 00:09-00:14 segundotan ikusten da nola ertzain batek -ziurrenik 22166 agenteak, langilea kentzen duela errepidetik bultzaka.

Aldiz, epaileak argudiatzen du une hori ez dagoela grabatuta -egia ez dena- eta goizean zehar liskar gehiago egon zirela -ez dena zuzena ere, poliziaren lehenengo oldarraldiaren ondoren atxilotu baitzuten langilea, hau da, luzatu ziren hurrengo istiluetan ez zuen parte hartu eta lesioak, derrigorrez eta agentearen adierazpenak oinarri hartuta, lehen oldarraldian izan ziren-.

Horrela, defentsaren ekarpenei buelta emanda, Beatriz Ledo Languillak ondorioztatzen du: "Ez dago inolako frogarik hutsaltzeko, ezta zalantzan jartzeko akusatuak egun horretan 22166 agenteari eraso ziola, eta ukondoan eta belaunean lesioak eraginda".

Epailearen kontraesan nagusia

Tubacexeko langilearen abokatuak aurreikusi zuenez, bere berezoaren zigorrean kontraesan ikaragarria dago.

Izan ere, urriaren 11n epaiketa bertan behera geratu bazen, beste grebalari batek, akusazio larriagoak zituenak bere gain -zehazki, bi ertzain erasotzea eta lesio larriagoak eragitea- akordioa lortu zuen eta lau hilabeteko zigorra onartu zuen.

Hortaz, Leo Barañano defentsako abokatuak esan bezala, nola liteke akusazio arinagoak duen grebalari batek espetxe zigor luzeagoa izatea?

Eta are gehiago, 22166 ertzainaren hitz guztiak ontzat eman bazituen epaileak, zergatik ez zuen frogatutzat eman akusatuak bere erlojua kaltetu zuela eta, ondorioz, 300 euro ordaindu behar zizkiola?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


Gose grebari ekingo diote Gasteizko lorezainek, akordiorik ezean

Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]


Greba orokorra Italian ostiralean, Palestinarekin elkartasunez

Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.


Beti Aingeru arrantzontziko tripulazioak tratu txarrak salatu ditu, eta matxinada gezurtatu

Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.


Garnica taldeko zuzendaritza ez da agertu Maderas de Llodion langileekin zuen bileran

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.


Gasteizko lorezainak, sei hilabete greban eta borrokan lan baldintza duinen alde

Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]


2025-09-22 | ARGIA
Greba mugagabea hasi dute Maderas de Llodio enpresan, 39 kaleratzeen aurka

Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.


Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude