Sei ertzain aulkian, sei urte ondoren hasi da Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko epaiketa

  • Iñigo Cabacasen hilketari buruzko auzia hasi da astelehen goizean Bilbon, Bizkaiko Auzitegiko 3. Salan. Sei ertzain epaituko dituzte, egun horretan aginte ardurak zituztelako edo gomazko pilotak jaurti zituztela onartu dutelako. Beste ertzain batzuek ere egin zuten tiro, baina auziaren garapenean oraindik ez da lortu jakitea nortzen diren.


2018ko urriaren 15an - 10:53
Dozenaka lagunek lagundu dituzte Iñigoren gurasoak epaitegiko ateraino. (Arg.:inigogoan)

Cabacas gaztea 2012ko apirilaren 5ean zauritu zuten Bilbon, lagunekin Athleticeko partidu bat ikustera joan eta Ertzaintza jende multzo baten aurka oldartu zenean. Ertzaintzaren ustez kale istiluak ziren Indautxu auzoan eta horregatik parte hartu zuten, baina lekuko guztien arabera ez zen halakorik. Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek gaztea zauritu zuen buruan eta lau egunera hil zen ospitalean.

Sei urte iragan dira harrez geroztik eta orain arte izan den epaiketa bakarra Ugarteko ertzainburuaren salaketa baten ondorioz izan da, honek Gara-ko zuzendari Iñaki Soto, Iñaki Iriondo kazetaria eta Jone Goirizelaia familiaren abokatuaren aurka jarritako salaketaren ondorioz.

Publikoki entzun ahal izan diren grabaketetan argi entzuten da Ugartekok nola agintzen dien ertzaineI karga dezaten, baina Ugarteko ez dago auziperatua. Grabaketa hauek publiko egin izana eta bere ohorea kaltetzeagatik eraman zituen epaiketara bi kazetariak eta abokatua, baina epaileak errugabetzat jo zituen.

Gora-behera handiak izan dira auzian eta uneren batean artxibatzekotan ere izan zen. Familiak eta lagunek, ordea, temati jarraitu dute auziarekin, eta azkenean astelehen honetan hasiko da berau. Goirizelaiak gogor salatu du familiaren lanari jarritako traba guztiak eta azpimarratu du ez duela inongo laguntzarik izan ez Segurtasun Sailaren ez fiskaltzaren aldetik. Ertzainentzat lau urteko espetxe zigorra eskatzen du akusazio partikularrak eta sei urteko inhabilitazioa. Fiskalak ez du deliturik ikusten eta absoluzioa eskatu du guztientzat.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude