Sei atxilotu Arabako Aldundiaren zaintzapeko adingabekoen prostituzio kasua dela eta

  • Sei pertsona atxilotu dituzte orain arte Sansoheta (Gasteiz) zentroan bizi ziren hainbat adingabekoren ustezko prostituzioari buruzko ikerketaren barruan, EAEko Barne Sailak baieztatu duenez. Arabako Foru Aldundiaren ardurapeko zentroa da Sansoheta; gurasoei zaintza kendu ostean erakunde horren zaintzapean geratu diren adingabekoak bizi dira bertan. Kudeaketaz Urgatzi arduratzen da, irabazi asmorik gabeko Bizkaiko elkarte bat.

ARGIA @argia
2016ko azaroaren 15a
Sansoheta zentroko sarrera.

Prostituzioagatiko lehen salaketa apirilean ipini zen, baina orduan abiatutako ikerketak ez zuen aurrera egin. Gaia urrian berpiztu zen, Sansohetan bizi diren gazteetako batek tutoreari esan zionean prostituitu egiten zela. Zentroko arduradunek horren karietara nerabeekin egindako elkarrizketen arabera, guztira 14 eta 17 urte arteko bost gazte daude inplikatuta (bederatzi, zenbait iturriren arabera).

Sei atxilotuetako bat psikologo klinikoa da. Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako diputatu Beatriz Artolazabalen esanetan, pertsona horrek ez ditu inoiz nerabeak zuzenean artatu. Prostituziorik izan bada zentrorik kanpo gertatu dela gaineratu du Artolazabalek. Sansohetan bizi diren adingabeak erregimen irekian daudela gogoan izan behar da.

Beste bost atxilotuak azaroaren 15ean atzeman ditu poliziak, eta hau idazteko unean ez da zabaldu haiei buruzko daturik. Gasteizko bigarren instrukzio epaitegiak sekretupean jarri du sumarioa.     

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Adingabekoen eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
Bizkaia Fiskaltzan salatu dute adingabeak «pilatuta» dauzkalako

Elkarrekin Podemosek salaketa bat aurkeztu du diputazioaren aurka. Ohartarazi duenez, bakarrik iritsi diren adingabeentzako Zornotzako zentroak 40 toki ditu, baina 160 gazte daude bertan


2017-01-24 | Ainhoa Bretos
Leioako Gaztelueta Ikastetxeak sexu erasoen salaketa bat ukatzera "bultzatu" ditu ikasle eta irakasleak

Leioako Gazteluetako ikasle batek irakasle bat salatu zuen 2015ean, sexu erasoak egitea leporatuta. El Diariok argitaratu duenez, ikastetxeak 25 ikasle eta irakasle “bultzatu” zituen salaketa ukatzen duen dokumentu bat sinatzera. Ikaskide batek, aldiz, arrazoia eman dio biktimari.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude