Segurtasuna bai, duintasuna ere bai

  • Covid-19 ak eragindako konfinamendu ondorengo lehen ikasturtea hasi dugu azken egunotan eta zalantzak, beldurrak, segurtasun neurriak eta protestak tarteko, berriz jarri dugu fokoa haur eta nerabeengan.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Badira bost hilabete Oinherritik “Gora Haurtzaroa” egitasmoa sortu eta sustatu genuela. Haur eta nerabeen eskubide urraketa nabarmenaren aurrean eskubide horien defentsa aldarrikatu genuen. Haien artean haur eta nerabeei hitza eman eta entzunak izateko eskubidea.

Haur eta nerabeen harremanak bermatzea beharrezkoa dela azpimarratu izan dugu beti, “lagun goseari” erantzun eta gizakiok dugun sozializazio premia horri erantzuteko. Izan da denbora ikasturte hasiera adostu, seguru eta duin bat prestatzeko baina hainbat administrazioren axolagabekeriak, berriz eraman ditu haur eta nerabeak helduon burugabekeriak pairatzera.

Agintari batzuen axolagabekeriaz aritu gara, ikastetxeen beharrak aztertu ditugu, irakasleen eta hezkuntzan lanean ari diren profesionalen eskubideak bermatu daitezen aldarrikatu dugu, gurasoen kezkak aditu ditugu, baina pasa den ikasturtean, ezer ikasi ez bagenu bezala, haurrak ahaztu ditugu berriz ere.

Musukoak jantzita eta guztiz ulertzen ez dituzten neurri eta arau berriz inguratuta itzuli dira ikastetxeetara Euskal Herriko haurrak, beren lagunak besarkatzeko baimenik gabe. Sistema okerra zela bagenekien lehen ere. Aldatu beharra zegoela aspaldi esan genuen. Konfinamenduan gogoeta ere egin genuen bestelako hezkuntza ereduei buruz, zaintzan eta elkarren heziketan oinarritutako komunitateak sendotzeari buruz, haurrak eta zaurgarrienak diren jendarteko subjektuak erdigunean jartzeari buruz, ingurune natural eta kulturala ikas eremuan txertatzearen garrantziari buruz, eta ikasturte berria hastearekin batera, Klik! Dena ahaztuta! Lehen okerra zen sistema hartara nola egokitu gaitezkeen hasi gara pentsatzen. Lehen baino egoera okerragoan, lehen baino baldintza kaxkarragotan... Ez al dugu deus ikasi!?

Beldurra nagusitu den garaiotan, ikaragarrizko ahalegina egiten dabiltzan hezitzaile taldea dago, maitasunetik, zaintzatik. Baina baliabideak falta zaizkigu, nola bermatuko dugu zaintza hau goitik datozen baldintzak oztopo badira? Zein tarte emango diegu ikasleen emozioei? Etxetik atera gabe hilabeteak pasa ondoren, zenbat denbora eskaini diogu ikasleen arteko harremanak berrartzeari? Dituzten zalantzak argitzeari? Dituzten beharrak asetzeari?

“Sei urteko haurrek zortzi orduz musukoa eramatea ez da errealista”, dio 12 urteko Leok. “Eta ia denbora guztian kalean egon beharko genuke: klaseetarako, jolasteko... Eta egunetako atsedenaldiak txandaka egitea edo haiek kentzea aztertzen ari dira. Egunak patiora atera gabe! Zer pentsatzen ari dira? Jokatzen uzten ez badigute, erotu egingo gara!”. “Ama, zin egiten dizut ez dudala berriz eztulik eginen”, esan dio negarrez hiru urteko Hodei haurrak bere amari PCRa egitetik ateratzerakoan. “Beno, kosta egiten zait musukoarekin arnasa hartzea, baina hiltzea baino hobe da!”, dio sareetan zabaldu den bideoko neskatilak ere.

Hezkuntza ez formalean zein aisialdian zertan gelditzen den ere behatu beharrekoa da. Hezkuntzaz ari garenean, ikastetxeez soilik gogoratzen garelako beste behin ere. Eskolaz kanpoko kirol jarduerak, kultur ekintzak, ikastaroak, ludotekak, gaztelekuak, e.a. haur eta nerabeen heziketaran parte garrantzitsua dira.

Herri eta komunitate bezala erantzun beharko genieke hezkuntza premia guztiei, bai ikastetxeetan ematen denari baina baita eskolaz kanpoko hezkuntzari ere, erdigunean haur eta nerabeen beharrak osotasunean jarriz.

Ideia horri, azken hilabete luzeetan euskarak pairatu duen atzeraldia gehitu geniezaioke, haur eta nerabe askoren euskarazko arnas gune bakar diren ikastetxeen eta euskara erdigunean jartzen duten aisialdi egitasmoen itxierarekin. Euskal herritarron arteko hizkuntza arrakala areagotu aurretik, horri erantzuteko neurriak hartzea ere behar-beharrezkoa izango da.

Alabaina, ikasturte hasiera narras honetan badira argi izpiak ere: ikasgelak inguru naturalera irekitzeko lanean ari direnak, eskolak herrira irekita herriko jolasgune eta parkeak hezigunearen parte bihurtzen ari direnak, haur eta nerabeen beharretan ardaztutako aisialdi hezitzailea garatzen ari direnak, krisi guzti honen aurrean bestelako hezkuntza eta herri eredu baterako aukerak ikusten dituzten langile, familia eta herritarrak. Eskerrik asko zuei!

Eredugarriak izan daitezkeen jarrera horiek hauspotuta, elkarri lagunduta, ahalegindu gaitezen osasuna eta duintasuna lehian ez jartzen. Haurrak eta nerabeak behingoz komunitateetako kide bezala aitortu behar ditugu, erabakiguneetan sartu eta ikasturte berri honetan, haurren eta nerabeen kultura, partehartzea, euskara, aniztasuna eta gure ingurune natural eta kulturala aintzat hartuta, eskola herritar eta herri hezitzaileen bidean urrats berriak ematen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Teknologia
Whatsappa utzi

Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.

Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]


2025-07-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


2025-07-16 | Karmelo Landa
Zenbait traba eta bide bat

Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


2025-07-14 | Rober Gutiérrez
25 urteko bidaia

Sortze beretik proiektu batekiko lotura profesionala egon denean eta atxikimendu emozionala hain handia denean, zaila izaten da berari buruz hitz egitea. Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte bete ditu, eta bizi izandako oroitzapenak eta esperientziak metatzen zaizkit oroimenean... [+]


Eguneraketa berriak daude