Segurako auzipetuak ez dira kartzelara joango, fiskaltzarekin akordioa adostuta

  • 04/08 sumarioaren auziko fiskaltzak, defentsak eta auzipetuek akordioa itxi dute. 10 urteko espetxe zigor eta inabilitazio eskaera urte eta erdi eta urte eta 8 hileko zigorrera adostu dituzte. Horren ondorioz, EHAK eta ANVren izenean aritzeagatik auzipetutako 35 lagunetarik inork ez du kartzelara itzuli beharko.


2016ko urtarrilaren 13an - 11:07
Argazkia: Jon Olano (Berria) Argazkia: Jon Olano (Berria)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Madrilgo Auzitegi Nazionaletik Alberto Pradilla kazetariak berretsi duenez, akordioaren testuan biolentziarekin lotutako ekimenak arbuiatu, haien jardunak eragindako biktimen eta minaren aitortza agertzen da. Sortuko kide eta auzipetu Pernando Barrenak twitter bidez adierazi du lortu duten akordioa baliogarria izango dela salbuespen legedia indargabetzen laguntzeko.

Twitterren #35akEreLibre traola erabiltzen ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024-11-11
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Eguneraketa berriak daude