Seaskak PSren egoitzaren okupazioa altxatzea erabaki du “gauzak desblokeatu direlako”

  • Seaskak jakinarazi du PSren egoitzaren okupazioa altxatzea erabaki duela. Paxkal Indo prefetarekin eta eskualdeko lehendakariarekin izan da. Datorren astelehen edo astearterako ministerioen bilera izango dela jakinarazi diote. Hitzez esan diote astearterako bilera noiz izango den jakinaraziko dietela. Senataritzan izango litzateke bilera. Asteazkenerako berririk ez badute jasotzen, berriz mobilizazioak deituko dituztela adierazi dute Seaskako kideek.


2013ko uztailaren 6an - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Seaskako kideak desokupatzen, Capdeville begira dutela (Arg: Garbine Ubeda Goikoetxea).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hiru partaide izango ditu bilerak Indori komunikatu diotenez: Eskolim (Frantziako estatuan hizkuntza gutxiagotuek osatzen hezkuntza eragileen elkartea), legebiltzarkideak eta legea aldatzeko behar diren hiru ministerioetako ordezkariak (barne ministerioa, kultura eta hezkuntza). 

"Beti bezala, guk dugu egiten lehen urratsa", adierazi du Indok.

Prentsaurrekoa bideoan ondoren (Garbine Ubeda Goikoetxea).


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Seaska kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...