Seaskak kontzertu batez ospatuko du mende erdia, Berri Txarrak-en azken emanaldia izanen da Iparraldean

  • 1969an sortu zen Seaska ikastolen federazioa. 2019. urtea mende erdia beteko du. 50. urtebetetze festaren lehen ekitaldia otsailaren 16an ospatuko dute Seaska zaleek.


2019ko urtarrilaren 4an - 08:30
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ikastolek Miarritze hautu dute urteurrena ospatzeko, baita jaialdi oparo antolatu ere. Kontzertua hiri horretako Iraty aretoan izanen da, 19.00etan abiatua.

Berri Txarrak, Willis Drummond, Xiberoots eta Diabolo Kiwi arituko dira. Txakatuk txaranga ere ariko da ikuskizunean. Berri Txarrak taldearen parte-hartzea berezia izanen da, Ipar Euskal Herrian joko baitu azkenekoz

Txartelak salgai daude 15 eurotan, musikaze.net/seaska helbidean. Halaber, gaurdanik, urtarrilaren 4tik, Baionako Elkar dendan ere eros daitezke.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!